Aiubtar leinua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aiubtar leinua
ایوبیان
الأيوبيون

1171 – 1341
Sultanerria
Flag of Ayyubid Dynasty.svg
AyyubidGreatest.png
Historiako bere zabalera handiena, 1188 inguruan.
Sorrera 1171
Amaiera 1341
Hiriburua Kairo (1171-1174)
Damasko (1174-1218)
Kairo (1218-1250)
Damasko (1250-1260)
Hama (1260-1341)
Hizkuntza(k) Arabiera
Erlijioa Islam sunita
Aurrekoak
Fatimid flag.svg Fatimitar kalifaldia
Flag of None.svg Zengid leinua
Ondorengoa
Mamelukoen sultanerria Mameluke Flag.svg

Aiubtarrak[1] (kurdueraz:ایوبیان, Eyûbiyan) leinu kurdu sunita izan zen[2], XII. eta XIII. mendeetan Ekialde Hurbila gobernatu zuena. Aiub eta Shirkuh anaiek sortua, hasieran Zengid leinuaren soldaduak izan ziren, Aiuben semea zen Saladinek independentzia lortu arte. 1171n al-Adid hil eta Fatimitar kalifaldia amaitu zenean, Saladinek bere buruari Egiptoko sultan aldarrikatu zuen. Hamarkada bat borrokan igaro eta gero, 1183. urterako, Siria, iparraldeko Mesopotamia, Hiyaz, Yemen, Iparraldeko Afrika egungo Tunisiaraino konkistatuak zituen. 1187an, Hattingo gudua eta gero, Jerusalemgo erresumaren gehiena ere okupatu zuen[3].

Saladin hil zenean, bere oinordekoak saiatu ziren lurraldeak mantentzen. Hala ere 1230eko hamarkadan, Siriako aiubtar agintariek independentzia aldarrikatu zuten[4]. 1250ean as-Salih Aiub hil zenean, jeneral mamelukoek Egipto hartu zuten. 1260an, Mongolen Inperioak Alepo hartu zuen. Azken printzerria Hama 1341ean galdu zuten.

Bere lurraldeen ekonomia sendotzeaz gain, aiubtarrek islam sunita fundamentalista hedatu zuten, hiri nagusietan madrasa asko eraikitzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aiubtar leinua Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Aiubtarrak, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=aiubtarrak .
  2. Özoğlu, Hakan, Kurdish notables and the Ottoman state, (State University of New York, 2004), 46. orr.
  3.   Lyons, M. C.; Jackson, D.E.P. (1982), Saladin: the Politics of the Holy War, Cambridge University Press, ISBN 978-0-521-31739-9, http://books.google.com/?id=hGR5M0druJIC .
  4.   Humphreys, Stephen (1977), From Saladin to the Mongols: The Ayyubids of Damascus, 1193-1260, SUNY Press, ISBN 0873952634, 9780873952637, http://books.google.com/?id=JfXl5kvabhoC&pg=PP1&dq=From+Saladin+to+the+Mongols .


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.