Aizarnazabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aizarnazabal

 Gipuzkoa
Aizarnazabalgo bandera

Aizarnazabalgo armarria

Izen ofiziala Aizarnazabal
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola-Kosta
Alkatea Alvaro Villar (Bildu)
Herritarra aizarnazabaldar
Koordenatuak 43°15′19″N 2°14′10″W / 43.25528°N 2.23611°W / 43.25528; -2.23611Koordenatuak: 43°15′19″N 2°14′10″W / 43.25528°N 2.23611°W / 43.25528; -2.23611

Gipuzkoa municipalities Aizarnazabal.JPG

Eremua 6,55 km2
Garaiera 41 m
Distantzia 39 km Donostiara
Posta kodea 20749
Biztanleria 653 bizt (2008)
Dentsitatea 99,69 bizt/km²
Sorrera 1845
http://www.aizarnazabal.net/

Aizarnazabal Gipuzkoako Urola Kosta eskualdean kokaturik dagoen herria da. 2008. urtean 653 biztanle zituen. Donostiatik 36 km-tara dago, iristeko, A-8 autobidean Zarautzeko irteera hartu behar da eta Meagaruntz jo edo Zumaiako irteera hartu eta Zestoarantz abiatu. Urola ibaiaren haranean dago kokaturik. Iparraldean Zumaia, hego eta mendebaldean Zestoa eta ekialdean Aiarekin egiten du muga Aizarnazabalek.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

XII. mendeko agirietan agertzen da lehenengoz Sayaz izena, gaur egun Zehatz auzoa bezala ezagutzen duguna. Auzoaz gain ibar osoak hartzen zuen izen hau. Urola ibaitik hasi eta Ernio mendirainoko sailak zituen: Getaria, Zumaia, Zarautz, Aia, Aizarna eta Aizarnazabal.

1347an Zumaia hiribildua sortu zen, eta, ondorioz, Sayaz lurraldeak (Aizarnazabal, Oikia, Artadiko San Migel). Baina herrien mugak ongi erabakiak ez zeudenez XIV. mende honen azken laurdenean auzi luze eta zaila egon zen Zumaia eta Aizarnazabalen artean. 1383an Zestoa hiribildu bihurtu zen. Aizarnazabaldarrak zumaiarrekin nazkatuta zeudenez Zestoarekin bat egitera pasatu ziren. Sayazko San Kristobal parrokiaren lehen aipamena 1125 urtean egin zen, honen ustez, Aizarnazabalgo San Migel elizaren (1393. urtean eraikia) aurrekaria dela uste da. Gogoz kontra, 1480. urtean Zumaiarekin bateratu zen berriro eta ez zen 1821ra arte bere buruaren jabe egingo.

XVI. mendean agertu zen lehenengoz Aizarnazabalen izena, Hassarnaçabal bezala idatzita. Mende horretan Getaria bihurtu zen Sayaz ibarraren buru; bere barne Zumaia, Zarautz, Aia, Aizarna eta Aizarnazabal hartu zituen.

1821ean udaletxe independente bat sortu zen Aizarnazabalen, baina debekatua izan zen 1823an. 1842an beste aukera bat eman zioten udaletxeari, baina Oikinako herritarrek ezetz esan zuten. Horren ondorioz, 1845ean, Aizarnazabaleko herritarrek Zumaiatik bereiztea lortu zuten baina Oikinatarrek Zumaiarekin bat eginda jarraitu zuten.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

Aizarnazabalek baditu hainbat berezitasun:

  • Azpiazuko artea: zuhaitz berezi bezala sailkatua.
  • Atristain baserria: XVIII. mendeko landa-eremuko baserri-jauregitxo estiloaren ordezkari den landa-etxea.
  • Zubi erromatarrak: Gipuzkoako ondare garrantzitsuenetako bat zubiak dira eta Aizarnazabalek ere badu zeresanik zubi kontuetan. XVI-XVII. mendeetan, erromatarrak aztarna baliagarriak uzteaz arduratu ziren. Aizarnazabalen bitxikeriaz betetako bi zubi hauek topa ditzakegu: Zubialdeko Zubia eta Zubi Zaharra.
    • Zubialdeko zubia: Zubi honek zuzenean lotzen zuen Aizarnazabalgo herrigunea Zarautz eta Getariarekin Urola ibaiaren haranean barruratzeko abiatzen zen bidearekin. Ez dago zubiaren eraikuntzaren data zehatzik. Zubiak bere horretan mantendu ditu harlanduzko ganga ederrak, pilarea eta zubibularra, harlanduz taxutuak hauek ere, baina estriboetan eta tinpanoetan berrikuntza ugari egin dira eta badirudi zati batzuetan hautsi egin zutela hasierako egitura jatorrizko malda zerbait leuntzearren.
    • Zubi zaharra: Iraeta auzotik hurbil dagoen Urola gaineko zubi hau oso kontutan hartzekoa da bere ezaugarri nabarmen eta garrantzitsu bat dela eta: sei begi dituen bakarra baita Gipuzkoa osoan. Sei arkuak beheratuak eta neurri berekoak dira. Ez du zubibrankarik eta oinak nahiz gangak harlangaitzez eginak dira. Ezaugarrien bakantasunak eta Zestoatik Aizarnazabalgo baserri batzuetara joateko bide bakarra zela garai batean kontutan hartzekoa da. Gaur egun Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari esker zaharberritua dago eta oso egoera onean.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
410 415 431 474 490 506 563 559 513 531 531 669

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Urolaldeko hizkera

[aldatu] Gizartea

[aldatu] Ekonomia eta Gastronomia

Aizarnazabalen, Euskal Herriko txoko askotan bezala, gastronomiaren inguruko zaletasun handia dago. Zaletasun honen garapenaren gune dira dauden bi elkarte gastronomikoak: Gure Borda eta Mikel.

Industria eta nekazaritza dira Aizarnazabalgo ekonomiaren erantzule. Industria arloan, papergintza, metal- eta manufaktura-industriak nagusitzen dira. Nekazaritzan berriz, nekazariak, Urolaren bi aldeetan artoak eta barazkiak hazten dituzte.

[aldatu] Kirolak

Aizarnazabalen bi pilotaleku daude: Atari Soro pilotalekua eta Herriko plazako pilotalekua. Futbol-zelai bat ere badago: Zubialde futbol-zelai irekia. Aizarnazabal Kirol Elkartea da bertako kirol elkarte bakarra eta saskibaloia, atletismoa, eskubaloia, bizikleta, futbola, mendizale eta pilota taldeak daude.

[aldatu] Festak eta Ohiturak

  • Maiatzaren 8 "Mikel Txiki Eguna" da. Herritarrek diotenez, garai batean egun honetan ospatzen omen ziren Mikel Jaiak. Baina dirudienez, Aizarnazabal baserri munduan murgildurik egonez, baserrietan lan ugari izaten omen zen eta honengatik irailak 29ra pasatzea erabaki zuten. Garai honetan udara ostean eta udazkenaren sarreran lasaiago baitzeuden baserritarrak. Gaur egun, ordea, Mikel "Txiki" egunean ospatzen jarraitzen da egun haien oroigarri bezala. Eguna bera soilik ospatzen da, arratsaldez hasi eta gaueraino. Arratsaldean eskolan umeen jolas eta kirolak izaten dira. Arratsaldean txikiteoa eta gauean berbenarekin amaitzen da.
  • Uztailaren 10ean Kristobal Deuna jaiak ospatzen dira. Zehatz auzoko jaiak dira. Astebukaera oso batera zabaltzen da ospakizuna. Xarma handiko jaiak dira eta herritarren eta batik-bat auzokideen artean sentimendu handiko jaiak.

Jai hauetan kotxe gidarien bedeinkapena izaten da, Kristobal gidarien patroia delako.

[aldatu] Aizarnazabaldar ezagunak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak