Aizkomendi (mitologia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aizkomendiko trikuharria 1970ean.

Aizkomendi trikuharri eta muino baten izena da, Arabako Egilatz herrian. Trikuharriaren beste izen bat Egilazko trikuharria da. Gertu Morumendi muinoa dago.

Trikuharria Entzia eta Aizkorri mendilerroen artean hedatzen zen abelbidearen bazterrean kokatuta dago, neolitikotik artzainek erabilitako bide batean.

Bertan, ekialdeko kamara eta korridore handietan, gizaki asko lurperatu zuten Eneolitikoan zein Brontze Aroan.

Gero, Burdin Aroan, jende gehiago erraustu zuten trikuharriaren gaineko harri eta lurraren pilaketan.

Trikuharri honen ekialdeko aldean, ikatz eta hauts pilaketa handiak azaldu ziren, bertan lurperatutakoen ohorez pizten omen zituzten sutegien ondorioz.

Barandiaranen ustez, sutegia hauek geroztik hileta egunean hildakoen etxeen atarian zein inguruetan pizten ziren sutegien aitzindariak izan daitezke.

Sakontzeko, irakurri: Aizkomendiko trikuharria

[aldatu] Elezaharrak

  • Egilazko trikuharriak ez du gorde euskal elezahar jakinik, nahiz eta hori kasu arraroa izan Euskla Herrian, ugari baitira halako megalitoen inguruko sinismenak.

Hala ere trikuharria Ricardo Becerro de Bengoak arabar idazkelak, oinarri historikorik gabe idatzitako ipuin erromantiko baten kokalekua da; "euskal-Ibero" eta inbaditzaile zeltarren arteko gatazka odoltsu baten eremu izan ziren Egilazko inguruak.

Hainbeste gizon elkarren aurkako gerlan galduta, ikaraturik eta ikusita ezinezko zela batak bestea garaitu, zeltar eta "eusko-iberoak" batzea erabaki zuten zeltiberoak herria sortuz, eta gerlan hildakoak bertan lurperatzeko zein bi herrien arteko itun berria berresteko, Egilazko trikuharria eraiki zuten.

[aldatu] Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak