Aizkomendiko trikuharria
Aizkomendi trikuharri eta muino baten izena da, Arabako Egilaz herrian. Trikuharriaren beste izen bat "Egilaz edo Egiratzeko trikuharria" da. Gertu Morumendi eta Kruzemendi muinoak daude.
Trikuharria Entzia eta Aizkorri mendimultzoen artean hedatzen zen abelbidearen bazterrean kokatuta dago.
1832. urtean aurkitu zuten. Aurkitu orduko, neurri handian, hustu zuten bertan zegoen materiala.
1925ean E.Egurenek beste indusketa bat egin zuen.
1965.en urtean Barandiaranek induskatu zuen, N. 1 errepide egitasmoak megalitoan izan zezakeen eraginaren beldurrez. Gure artean , "prebentzioko arkeologia" izenekoaren lehendabiziko ekintza izan zen.
Sei harlauzak osatzen dute gela. Tumulua oso handia da, eta zati bat gorde da. Bertan harriz osatutako biribil bat nabari da. Leku batean hutsune bat dago, eta hantxe korridorea egongo zen,
Bertan, ekialdeko kamara eta korridore handietan, gizaki asko lurperatu zuten Eneolitoan zein Brontze Aroan.
Gero, Burdin Aroan, jende gehiago erraustu zuten trikuharriaren gaineko harri eta lur pilaketan.
Trikuharri honen ekialdeko aldean, ikatz eta hauts pilaketa handiak azaldu ziren, bertan lurperatutakoen ohorez pizten omen zituzten sutegien ondorioz.
[aldatu] Mitologia
Trikuharri honen inguruko mitologian sakontzeko;
[aldatu] Bibliografia
- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Arabako trikuharriak
- (Gaztelaniaz) Euskomedia. Trikuharriaren marrazkia