Aizkora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euskal aizkora, lanerako aspaldiko tresna

Aizkora bat egurrezko heldulekudun eta metalezko ahodun tresna bat da, egurra edo zenbait lekuetan ere harri leunak mozteko erabiltzen dena. Garai batean ehizarako eta borrokarako ere erabili izan zen.

Ohiko lanabesa izan da euskaldunon artean, harrizkoa garai zaharretan, brontzezkoa gero eta burdinazkoa gaur egun. Herri kiroletan ere ohikoa da aizkora proba edo apustua.

Eduki-taula

[aldatu] Etimologia

Duela gutxi arte, aizkora hitza haitz errotik zetorrela uste izan da. Horrek antzina harriarekin egiten zela erakutsiko liguke, gerora, Brontze Aroan, metalezko edota kobrezkoez ordezkatuak izan ziren arren. Erroa ustez beste zenbait tresna batzuetan bezalakoa izango zen: aiztoa , aitzurra...

Egun beste teoria batek hartu du indar gehiago. Hain zuzen, latineko ascioli hitzetik eratorria litzateke "aizkora" hitza.

[aldatu] Sinesmen eta elezaharrak

  • Aizkora botatzen den iskilu edo arma bezala azaltzen da zenbait elezaharretan. Ireluen gustuko arma. Horrela da "Basajaun eta San Martiniko" elezahar ezagunaren aldaera ezberdinetan.
  • Beste aldetik, aizkorak nolabaiteko "tximist-orratz" magikoaren lana egiten du ekaitzetan etxeak eta bordak babesten. Horretarako aizkora bat jarri behar da ekaitzak irauten duen bitartean etxeko edo borda zein ukuiluko ateburuaren azpian, ahoa gora begira duela. era horretan tximistek ez dute horrela babestutako eraikuntza joko.
  • Oinaztarria da Euskal Herriko zenbait lekuetan tximistaren izenetariko bat, baita "Harrizko tximistaren " esanahiarekin. Izenak sinesmen honetatik dator; tximistak hodeietatik ekaitzaren irelu ezberdinek botatako harrizko aizkorak dira. Sukarrizko harri puska zapala izan daiteke, edo harrizko aizkora leundu bat (Historiaurrekoa). Beste zenbaitetan burdinazko zein brontzezko aizkora izan daiteke trumoi-hodeitik botatakoa.

Hau dela eta, artzainek eta baserritarrek uste zuten harrizko aizkora zahar hauek indar berezia zutela tximisten aurka babesteko, eta estimatuak ziren horregatik.

  • Aizkora da Urbasako ikazkin batek erabiltzen duen tresna hartza engainatzeko "Hartzaren-baratza" izeneko lekuan. Ikazkinak hartza engainatzen du hatzaparrak berak aizkoraz pitzatutako enbor betean sartzeko eta horrela harrapatzen du. Ipuinaren beste aldaera batean basajaun bat harrapatzen du horrela.

[aldatu] Bibliografia

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Migel Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbo 1976.
  • "La primitiva religión de los vascos". Egilea José Dueso. argitaletxea, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
  • "Mitos y creencias". Egilea, Jose Maria Satrustegi. Argitaletxea, Orain, 1995.


[aldatu] Kanpoko loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aizkora
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak