Ajangiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ajangiz

 Bizkaia
Ajangizko bandera

Ajangizko armarria

Izen ofiziala Ajangiz
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Busturialdea
Alkatea Mikel Ander Zubizarreta González-Rua (Bildu)
Herritarra ajangiztar
Koordenatuak 43°18′02″N 02°40′16″W / 43.30056°N 2.67111°W / 43.30056; -2.67111Koordenatuak: 43°18′02″N 02°40′16″W / 43.30056°N 2.67111°W / 43.30056; -2.67111

Bizkaia municipalities Ajangiz.PNG

Eremua 7,35 km2
Garaiera 21 m
Distantzia 29,7 km Bilbora
Posta kodea 48320
Biztanleria 444 bizt. (2013)
Dentsitatea 60,41 bizt./km²
http://www.ajangiz.com/

Ajangiz Bizkaiko Busturialdea eskualdeko udalerria da. Ajangizko eliza nagusia Mendieta auzoan dago eta Igokundearen eliza deitzen da. Kanpantxu auzoan Donieneko edo San Juan baseliza dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajangiz Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdigunean dago. Kokapen honetatik, eta hamar bat kilometroren barruan, paisaje aberatsak eta askotarikoak aurki daitezke bertan, esate baterako, padurak, Kantaurikoko arteak, barrualdeko landazabal atlantikoa edo Oiz, Sollube eta Illuntzarreko tontorrak.

Ajangizek 7,5 km2. Hona hemen mugak: iparraldean, Arratzu; sartaldean, Gernika-Lumo; hegoaldean, Muxika; eta sortaldean, Mendata. Klima epela du, hegoaldeko haizearen eraginez eta Burgogana mendiari esker (181 m), izan ere, horrek sortaldeko haize hotzetatik babesten du herria. Usagana (136,8 m) eta Gantzabal (99 m) dira herrian dauden beste gainetariko batzuk. Erliebe leunak eta zelai sakon, umel eta emankorrek Ajangiz herri nekazaria izatea eragin dute. Paisajea landa, ortu eta baserri-gune txikiz osotuta dago.

Oka ibaia itsasadar bihurtzen da Ajangizen. Hain zuzen ere, erreka horrek sortu du itsasoarekin bat egitean Urdaibaiko paduraren sedimentazioa. Eskualde guztian bezala, Ajangizen habitat asko eta desberdinak daude, eta dibersidade ekologikoa oso aberatsa da.

Historian barrena, hiru auzunek osotu dute Ajangiz: Mendieta (bertan dago udaletxea Kanpantxu eta Errenteriak. Dena dela, azken hori gaur egun Gernika-Lumoren barruan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurrean Urdaibaiko eskualdean giza talde ugari bizi izan ziren, nekazariak eta abeltzainak. Neolitiko aurreratuaren eta Brontze Aroaren (K.a.ko 5.500 eta 2.800 urteen bitartean) artean bizi izan ziren, bertan aurkitutako aztarnategi arkeologiko ugariek erakusten dutenez. Historian barrena Urdaibaiko itsasadarra komunikazio bide garrantzitsua eta oso erabilia izan da, bertatik igaro dira-eta Done Jakue Bidea, Ardaoaren eta Arrainaren Ibilbidea eta Zin-egite Ibilbidea. Ajangizeko bizilagunak herriko landa eta basoen esplotaziotik bizi izan dira. Ibarrean laboreak landatzen ziren, batez ere artoa. Beste alde batetik, basoetatik Gernikako portu txikiko ontzitegietan ontziak egiteko eta herrian zeuden hiru burdinoletarako behar zen egurra ateratzen zuten. Herrian, burdinolez gain, hiru errota ere egon izan dira erreka arroetan.

Ajangizen lehenengo erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajangizen gainean aurkitu den lehenengo idatzizko erreferentzia Fray Martin de Coscojalesen agiri batean dago. Bertan, ondoko hau aitatzen du: “Señor de las Asturias Altas de Oviedo, que, huyendo del Rey de Asturias, se acogió en Vizcaya, y su hijo fundó la casa de su nombre en Axangiz (788)”. Hurrengo erreferentziak Erdi Aroko alderdi gerrekin daude lotuta.

Ajangizeko “Ledania”[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen erdialdean, Gernikako Batzarretan boto eskubidea zuten eleizateen zerrenda itxi zenean, Ajangizek eskubide osoz hamaikagarren postua bete zuen, baina estatus juridiko bereziarekin: “ledania” zen. Antolaketa modu hau kasu bakarra da, eta Erdi Arotik Antxinako Erregimenaren amaierara arte iraun zuen, harik eta Ajangiz eleizate bihurtu zen arte. Parrokia 1844an amaitu zen, baina ordura arteko urteetan Jaunaren Igokundearen ermita zaharrak eleiza funtzioa bete zuen, parrokiako liburuak kontrolatuz.

Desanexioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943an Ajangizeko Eleizatea derrigorrez anexionau zuten Gernika-Lumora. Gero, 1991ean independentzia lortu zuen, baina Errenteriako auzunea kanpoan gelditu zen. Gaur egun, Mendieta eta Kanpantxu auzuneek osotzen dute Ajangiz.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ajangizen nagusi dan paisajea (eta Ajangiz, gainera, paisaje horren erakusgarri bikaina da) landazabal atlantikoa da. Bertan, baso masa txikiak, zelaiak, belardiak eta labrantzarako lursailak daude uztartuta. Faunari dagokionez, aipatzeko modukoak dira, beste animalia batzuen artean, ugaztun txikiak: satitsuak edo lursagu gorria, adibidez. Musker eta sugelandara espezie asko be badagoz.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2010
854 882 1.030 1.138 1.119 1.088 * * * * * 434 450

Herri euskalduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehienak euskaldunak izanda, herria UEMAko mankomunitatean sartuta dago.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Ajangizeko alkatea Bilduko Mikel Ander Zubizarreta da.

2011ko maiatzaren 22

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5
208 (%66,67)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
92 (%29,81)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Ondare erlijiosoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaunaren Igokundearen eleizea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaunaren Igokundearen eleizea.

Eleiza hau basilika erako eraikina da, estilo neoklasikoan egina, eta dago lehenago izen bereko ermita bat zegoen lekuan. Eskualdeko beste udalerri batzuen aldean, Ajangizek ez zuen parrokiarik izan XIX. mende amaierara arte. Ajangizko parrokia Mendieta auzoan dago, eta Juan Bautista de Belaunzaranen (Andoain, 1769-1849) obra ospetsua da. Belaunzaran Bizkaiko neoklasikoaren arkitekto esanguratsua izan zen, eta Ajangizeko parrokia Hermenegildo eta Pedro haren semeek amaitu zuten (horiek ere arkitektoak ziren), aita hil ostean. Eleiza neoklasiko honek kupulaz estalitako planta nagusia dauka, eta Belaunzaranen estilo arkitektonikoaren ezaugarri zire kanonak ditu. Belaunzaranek berak egin zuen eleizaren inguruko urbanizazio lana, alboko landa-etxea eta udaletxea bereak dira.

Lemandaroko San Juan baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemandaroko San Juan da, Kanpantxuko auzunean, herrian ondoen jagonda dagoen ermita, herriko bizilagunek auzolanean egindako zaharberritze lanei esker. Gaur egun San Juan izena dauka, nahiz eta lehenago San Martin izan. Eleizkizunak San Juan Bataiatzailearen egunean egiten dira. Ajangizek bost ermita izan zituen, baina horietariko batzuk, edo desagertu egin dira, edo txarto zainduak daude.

Ondare zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mentzeta Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorreak ohiko eraikinak dira Erdi Aroko alderdien arteko gerra garaian. Behe Erdi Aroan eraiki ziren, XIII. eta XIV. mendeen artean. Ez dira eraikin militarrak, bizilekua eta zentro ekonomikoa ere badira-eta. Ajangizeko Dorrea Mentzeta familiarena izan zen. Kanpantxu auzunean dago, eta hau da jausi barik dagoen bakarra. Fatxada harlanduzkoa da eta leiho eta ate dintelduak dauzka.

Aristieta Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregi barrokoa da, Olaeta-Aristieta familiak XVII. mendean egindakoa. Hain zuzen ere, familia horretako bi seme Bizkaiko Jaurerriko ahaldun nagusi izatera heldu ziren. Kanpantxun dagoan eraikin eder eta handi hori, gerora, baserri bihurtu zen eta gaur egun landetxe bat eta nekazaritza ekologikoko zentro bat daude bertan.

Abadetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendieta auzunean dago, eta 1822koa da. Juan Bautista Belaunzaran arkitektoak egin zuen, Jaunaren Igokundearen eleizearen egileak. Hain zuzen ere, eliza horrekin batera, XIX. mendean eraikitako gune urbanistiko neoklasikoa osotzen du. Orain dela gutxi, Udalak Abadetxea erosi du eta konpontzen dabil, Kultur Etxea izan dadin.

Ajangizko baserriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserria herri eraikin bat da, eta egokituta dago nekazaritza eta abelazkuntzarako. Herri arkitektura mota horrek erakusgarri interesgarriak dauzka Ajangizen. Zaharrenak XVII. mendekoak dira (adibidez, Auzokoa baserria) eta horietan nabarmentzekoa da zutabe egitura, harri gainean eusten dena. Horien eredu bezala, adibidez, Enbeita baserria dago, Kanpantxu auzunean.

XVIII. mendearen erdialdera, egurrezko egituraren ordez, harria erabiltzen hasi ziren etxea eusteko elementu bezala; aldaketa horri esker, eraikina sendoagoa zenez, leihoak handitu egin ziren eta, horrela, argi gehiago sartzen zen etxean. Kasu honetan, nabarmentzekoa da Ispizua Aurrekoa baserria.

Sartzola baserrian, inguruan gelditzen diren garai bakanetariko baten pilareak ikus daitezke.

Ondare industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goikoerrota burdinola eta errota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrekondo errekaren bazterrean daude Goikoerrota burdinola eta errota. Goikoerrotak presa bitatik hartzen zuen ura, hainbat errekatako emariak batzen zituztenak. Burdinola ohiak, era berean, orain dela gutxira arte, zentral elektriko txiki bezala funtzionatu zuen, Gernika-Lumorako elektrizitatea sortzeko.

Ajangizen, Goikoerrotaz gain, beste bi errota egon ziren: Bekoerrota, aurrekoaren ondoan, eta Errotabarri.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

• Asentzioak: Ajangizeko jairik nagusia da. Jaunaren Igokundearen egunean ospatzen da, Eguen Santu ostean berrogei egun igaro eta gero datorren lehenengo eguenean.

Maiatzaren 15a: San Isidro eguna. Baserri giroko herririk gehienetan bezala, nekazarien zaindariaren eguna Ajangizen ere ospatzen da.

Ekainaren 24a: Sanjuanak, San Juan Bataiatzailearen egunean, Lemandaroko San Juan ermitan, Kanpantxun.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ajangiz Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa