Aké

Koordenatuak: 20°56′55″N 89°18′07″W / 20.9486°N 89.3019°W / 20.9486; -89.3019
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aké
Aké
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Mexikoko estatu Yucatán
Municipality of MexicoTixkokob
Koordenatuak20°56′55″N 89°18′07″W / 20.9486°N 89.3019°W / 20.9486; -89.3019
Map

Aké Mexikoko Yucatángo maia zibilizazioaren leku arkeologikoa da. Aké Yucatango maia hizkuntzaz zera esan nahi du: "lianen tokia".[1] Hiria Yucatángo Tixkokob herrian dago kokatuta, estatuko hiriburutik 36 kilometrotara.

Arkeologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aké hiria mendetan bizirik egon da eta horrek modu batez bere garrantziaz informatzen gaitu. Maia zibilizazioaren beste aztarnategi askotan bezala, Aké ez dago erabat ikertuta eta hiriaren zonalde handiak oraindik argitara atera gabe daude. Aurkitu direnak Klasiko ondorengo garaietakoak dira, 800-1000 urtetakoak.

Hona hemen hiri honen ezagutzen diren ezaugarriak:

  • Harresiak: hiria bi harresi konzentrikoaz inguratuta dago.
  • Jauregia: egitura hau plaza handi abtean kokatuta dago. Eskailera batek zutabe asko erakusten dituen plataforma batera eramaten du.
  • Sacbe sarea. Sacbe edo bide batez Izamal hiriarekin lotzen zuen Akék.

Akéren lehenengo deskribapenak John Lloyd Stephens-ek eta Frederick Catherwoodek egin zuten XIX. mendeko 40. hamarkadan.[2]

Heneken industria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare horren industriarekin lotura zuzena izan zuen Akék XIX.mendean. Oraindik industri horren aztarnak eta instalazioak ikus daitezke inguruan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Los mayas. Rutas arqueológicas". Arqueología Mexicana aldizkariaren argitalpen berezia. 21. zk. Mexiko, 2006.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alfredo Barrera Vásquez: Diccionario Maya - Español.
  2. Joyce Kelly: An Archaeological Guide to Mexico's Yucatán Peninsula. University of Oklahoma Press, 1993, 43.or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]