Akbar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akbar Handia

Jalaluddin Muhammad Akbar, baita ere Akbar Handia izenaz ezaguna, (1542ko urriaren 15a - 1605eko urriaren 27a) Indiako Mogol Inperioaren gobernatzaile bat izan zen 1556 eta 1605 artean.

Akbar Humayun (Timur leinuarena) eta Hamida Begun-en semea zen, Umerkot (Sindh) 1542-11-23an jaioa; bere aita Indiako tronutik kanporatua izan zen Sher Shah Suri Afganistandarraren aurkako guda garrantzitsu batzuen ostean. 12 urteko erbestealdiaren ondoren, Humayun Indiako tronura itzuli zen, hil baino hilabete batzuk lehenago 1556. urtean. Akbar-ek urte berean hartu zuen tronua, Bairam Khan-en erregentziapean, Akbar-ek, 1560an hartu zuen gobernuaren zama osoa.

Abu'l-Fazl ibn Mubarak-ek Akbaren liburua erakusten dio Akbari, Mogoldar miniatura

Historialari batzuek diote Bairam Khan, Akbar hiltzen eta destronatzen saiatu zela, hau adin nagusitasunera heldu zenean, horregatik, Akbarrek, Bairam Khan-i Mekara pelegrinazio bat egiteko agindu zion, eta bera hiltzeko ere agindu zuen. 1556an mogol armadak Hemu hinduaren indar armatuak gainditu zituen eta honela, Akbarren tronurako igoera ziurtatu zen.

Mogol inperioa Akbaren aldian

Tronura igo zenean 13 urtekin, dinastiaren hirugarrena, Indiako Mogol Inperioaren zati txiki bat besterik ez zegoen bere eskutan, eta bere aitita Babur alditik galdutako zati guztiak berreskuratuko zituela hitz eman zuen. Malwa, Gujarat, Bengala, Kabul eta Kandesh konkistatu zituen.

1605-10-27an hil zen Agran

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akbar Aldatu lotura Wikidatan