Aketegi (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau haitzuloari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aketegi (argipena)».
Aketegi. Bere inguruan Aketegiko leizea dago, elezaharren arabera Mariren egoitza

Aketegi Aizkorri mendiko paraje bat da, Euskal mitologiari lotuta. Bertan leizezulo bat dago eta kondairen arabera tokia Mariren egoitzetako bat da. Leize honen izena Aketegiko (Mariren) leizea da (koord.: 42.9578,-2.3287).

Aketegi toponimoak euskal mitologiaren beste izaki bat ekartzen du gogora, akerbeltza.

Mari Aketegiko leizean, kondairak eta sinismenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zegama aldean Marieren izenak "Aketegiko Dama" eta "Aketegiko Sorgiñe" dira.
  • Beste zenbaitetan suzko bola bat bela ikusi dute Zegaman Aketegitik irteten edo sartzen. Baita suzko igitaiaren itxurapean zerua zeharkatzen[1].
  • Aketegiko koban belearen itxuran ikusi dute Mari Zegama aldeko jendeak.
  • Marik gustukoa du bere Aketegiko egoitzaren sukaldean, suaren alboan eserita, bere ilea orraztea.
  • Eskualdean sinisten dute ere soro eta bartzentzat oso kaltegarriak diren ekaitzak leizezulo bertatik igortzen dituela.
  • Aketegiko Dama ere bere zaleak babesten ditu. Baten bat paraje haietan egoera larri batean baldin badago eta hiru aldiz deitzen baldin badu Aketegiko Dama, hau bere buru gainean jartzen da babesteko, edo esate baterako galdutako laguna gidatzeko.
  • Aketegiko Damak ahariak zamaberetzat erabiltzen ditu eta oso gustukoak ditu.
Aketegiko Damak gustukoa dauka ahariak zerbitzaritzat edukitzea bere egoitzan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]