Akier

Koordenatuak: 42°57′09″N 1°54′11″W / 42.95255°N 1.90299°W / 42.95255; -1.90299
Wikipedia, Entziklopedia askea
Akier
Datu orokorrak
Garaiera1.124 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′09″N 1°54′11″W / 42.95255°N 1.90299°W / 42.95255; -1.90299
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaIribas/Madotz
MendikatMendikat
LuberriLuberri

Akier Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Ata haranaren gainean.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iribastik, tontorrera igo daiteke Burnigurutze lepotik, tokian, bere izena omentzeko, burnizko gurutze bat duena. Pagadiak bildutako lepo hau, Atako haranerako pasabide bat da, non, Burnigurutze eta Ziñeko Gurutze trikuharriak aurkitzen diren. Behin Ata haranaren hondoan, Errolan Harria dagoen Langetako lepora heldu behar da, nondik, lurzoru malkartsutik igo behar den tontor harritsura, landaretzaz zikina, ikuspena kentzen duena.

Madoztik, ibilbidea laburragoa da, herritik hurbil hasten den sakan luze batetik zuzen gora egiten baitu, Langetako leporaino, Ata haranaren buruan. Bide horrek zuzenean Errolan Harrira daroa, giza siluetadun harri bat, beharbada zutarria, tradizioaren arabera, Karlomagnoren iloba zen Errolanek, Aralarko San Migel santutegitik bota zuena, Madotz herria deusezteko asmoz. Baina ez zuen bere asmoa betetzerik lortu, bere arropak harrapatuta geratu baitziren, eta harria Atako haranean erori zen. Harriak, marka misteriotsu batzuk ditu, Errolanen hatzen markak direla esaten delarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa