Akitani
Akitaniak edo iberoakitaniak, batzuetan aurreeuskaldunak ere deituak [1], erromatarren etorreraren aurretik Mendebaldeko Pirinioetan, Garonaren ezkerraldeko ertzea eta ozeano Atlantikoaren artean bizi ziren antzinako herri multzoa ziren[2]. Egungo Gaskonia eta Ipar Euskal Herrian bizi ziren herriak ez ziren galiarrak, akitaniera bere hizkuntza zeltiarra ez zelako.
Eduki-taula |
Ezaugarriak [aldatu]
Akitanierrek abeltzaintza (ardiak, behiak eta zaldiak) zuten bizimodua. Pirinioetako biztanleek Iberiar penintsulatik transhumantzia egiteari ekin bazioten ere, Gaskonian bizi zirenek gari-laborantza ezagutzen zuten. Chalosse eskualdean, egungo Akizeren inguruan, bizi ziren tarbeliek burdina ez ezik zilarra eta urrea ere lantzen zituzten.
Erromatarrak iritsi baino lehen akitaniek ez zuten batasun politikoa, hala ere arriskua sentitzean izatezko sendimendu sendo bat zuten. Posidonius Apameusek[3] eta Julio Zesarrek[4][2] iberiar herriekin galiarrekin baino lotura estuagoa zutela esan zuten. Gerhard Rohlfsen ustetan, akitaniera bere hizkuntza, Aragoiko Pirinioetan erabilia, baskoi eta galiarrren arteko bitartekoa zen[5][6].
Venceslas Krutaren ustetan, akitaniar herriak berant zeltartatuak izan ziren, agian k. a. III. mendeatik aurrera[7].
Akitaniar herri nagusiak [aldatu]
Nahiz eta eskualdea Novempopulania edo bederatzi herriak izena hartu, herrien zenbaki zehatza ezezaguna da (Estrabonen ustetan hogei[8]). Hona hemen nagusiak:
- Suburati (latinez Sibuzates?), Zuberoan[6][9].
- Oscidati.
- Onesii , hiriburua Onobriva (Luchon) zutenak.
- Kanpanii .
- Tarbeli, (latinez Tarbelli) Chalosse eskualadean, hiriburua Aquae tarbelliae (Akize) zutenak.
- Garumni, (latinez Garumni) Garona ibaiaren ondoan; agian Arango haranean eta Garona garaian, hiriburua Salardunum (Salardú) zutena.
- Bigerri, (latinez Bigerriones) en Bigorran.
- Benarni , Aurrepirinioan Bearnon.
- Tarusati, egungo Landetako Tursan eskualdean, hiriburua Atura (Aire-sur-Adour) zutenak.
- Auski, (latinez Auscii) akitanien artean herri handiena eta ezagunena, Landetan, Gersen, Pirinio Atlantikoetan eta ia Gaskonia osoan zeudenak, hiriburua Illiberis (Auski) izanda. Batzuen ustez euskara hitza Auski herrian izan zuen erroa, baina hipotesi ez da fidatzekoa[10].
- Elusati, Armagnacen, hiriburua Elusa edo [[Eauze].
- Laktorati, (latinez Lactorates) Gaskoniako Lomagne eskualdean zeudenak, hiriburua Lactora (Lectoure) izanda.
- Sotiati, Condomois eskualdeko iparraldean eta Nérac inguruan, hiriburua Sotium (Sos) zutenak.
- Kokosati, Akize eta Bordele artean zeudenak.
- Boiati, (latinez Boiates) Landeetako Pays de Buch eskualdean zeudenak, Lamothe (Teichetik gertu) hiriburua izanik.
- Basati, Girondako hedo-ekialdean edo Bazadais eskualdean zeudenak (hiriburua: Bazas).
- Konbeni, (latinez Convenae), hiriburua Lugdunum Convenarum (Saint-Bertrand-de-Comminges) zutenak.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Azken hitz honek arkeologoek erabilia da Pirinioetako alde bitan zeuden biztanle guztiak izendatzeko, adibidez: Marie-Véronique Bilbao, "Practiques funéraires au Premier Age du Fer"
- ↑ a b Textes des Anciens sur Aquitania
- ↑ Les textes antiques
- ↑ Julio Zesarren "De Bello Gallico" liburua honela hasten da: Gallia est omnis divisa in partes tres, quarum unam incolunt Belgae, aliam Aquitani, tertiam qui ipsorum lingua Celtae, nostra Galli appellantur. Hi omnes lingua, institutis, legibus inter se differunt. Gallos ab Aquitanis Garumna flumen.
- ↑ Gerhard Rohlfs, "Le Gascon" (1935)
- ↑ a b Aitzineuskara edo protoeuskararen Euskal Tribuak Rohlf-ko mapa toponimikoa
- ↑ Venceslas Kruta, "Les Celtes, Histoire et Dictionnaire", Éditions Robert Laffont, «Bouquins» Bilduma, Paris, 2000, ISBN 2-7028-6261-6
- ↑ Estrabon: Geōgraphiká
- ↑ Akitaniako gobernua: Antzinako Akitaniako mapa
- ↑ Hipotesi honen arabera, « enautsi » aditza arroa eta - « (k)ara » atzizkia lotzean «enauskara» hitza lortzen dugu ("berba egiteko era" esan nahi duena)