Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akitania-Euskadi Euroeskualdea» orritik birbideratua)
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea (frantsesez Eurorégion Nouvelle-Aquitaine-Euskadi-Navarre) Akitania Berria eskualdeak, Euskadi autonomia erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak osatzen duten erakundea da. Mugaz gaindiko erakunde honek Lurralde Lankidetzako Europar Elkartea gisako izaera juridikoa du eta eskualde hauek Europarekin harreman zuzena izatea ahalbidetzen du. Erakundea 2011ko abenduaren 12an sortu zuten Akitania eta Euskadik.

Erakundearen egoitza Hendaian dago.

Euroeskualdeko batzarra 20 kidek osatzen dute, horietatik 6 Akitania Berriko ordezkariak izanik, beste 6 Euskadikoak eta azken 6ak Nafarroakoak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 17an jakin zenez, Euskadik eta Akitaniak elkarrekin egingo zuten lan osasunean. Helburua zen populazioa zahartzeak eta gaixotasun kronikoak hazteak sortutako arazoak konpontzea[1].

Abenduaren 19an, Euskadik eta Akitania Berriak 'zentzuzko hazkundearen' aldeko jarrera erakutsi zuten. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Alain Rousset Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko presidenteak plana azaldu zuten Hendaian egin zuten aurkezpenean[2].

Bertan, Akitania-Euskadi euroeskualdeko lehentasunak zehaztu zituzten lehen aldiz 2014-2020rako plan estrategikoan. Harremanak indartu eta mugikortasuna bultzatuko zen eta horretarako AHTa zuten abiapuntutzat[3]. Bertan, 2020ra arteko plan estrategikoak zortzi milioi euroko «konpromiso ekonomikoa» izango zuela jakin zen[4].

2015eko urrian Uxue Barkos lehendakari duen gobernuak Nafarroako Foru Erkidegoa euroeskualdean sartzea eskatu zuen[5]. 2016ko martxoan ezagutarazi zen, erakundeko kideek batzar batean onartu ondoren, sei hilabeteren buruan gauzatuko dela integrazioa[6]. Azkenik, 2017ko martxoaren 6an sartu zen ofizialki[7].

Euroeskualdeko presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alain Rousset (2011-2013ko apirilaren 28a)
  2. Iñigo Urkullu (2014ko apirilaren 28a-2018ko ekainaren 29a)
  3. Uxue Barkos (2018ko ekainaren 29a-)
  4. Alain Rousset (2022ko martxoaren 14tik)[8]

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]