Akrokorinto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
The walled gates of Acrocorinth, from the west, as rebuilt by the Venetians.
Akrokorinto iparrerantz, Korintoko golkorantz.
Akrokorintoko mapa.

Akrokorinto (antzinako grezieraz Ακροκóρινθος) Greziako antzinako Korinto herrian dagoen goragune harritsua da, Antzinatean eta Erdi Aroan akropoli gisa erabilia. Bere geomorfologiari esker, babesteko oso erraza zen. Bizantziar Inperioaren garaian, gotortua izan zen, Greziako themako estrategoaren egoitza bihurtu baitzen.

Geroago, Laugarren Gurutzadaren ondoren, frankoen gotorleku bihurtu zen, eta, ondoren, veneziar eta otomandarrena.

Ur hornitzea ziurra zutelarik, Akrokorintoko gotorlekua, Grezia hegoaldeko azken babes lerro bezala erabili zen, Peloponesoko penintsulako etsaiak aldentzen. Muinoaren defentsa, harresituriko hiru zirkuituk eratzen zuten. Tokiko zatirik garaienak, Afroditaren omenezko tenplu greziar bat izan zuen. Kristautasuna heldu zenean, eliza bihurtu ze, eta, ondoren, meskita.

American School delakoak, 1929an hasi zituen indusketa lanak. Egun, Greziako Erdi Aroko gaztelurik garrantzitsuenetako bat da.

[aldatu] Mitologian

Pausaniasek, honako mito hau kontatzen du: Briareo Hekatonkiroa, Poseidon eta Heliosen arteko gatazka baten epaile izan zen. Briareok, honako erabaki hau hartu zuen: Korintoko Istmoa Poseidonen jabegoa zen, eta, hiritik gorago zegoen zatia, Akrokorinto, alegia, Heliosena.

Pirene iturria harresi barnean dago.

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Akrokorinto
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak