Akron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Akron

Akron
Izen ofiziala City of Akron
Estatua Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Estatua Ohio
Koordenatuak

41°4′50″N 81°31′17″W / 41.08056°N 81.52139°W / 41.08056; -81.52139Koordenatuak: 41°4′50″N 81°31′17″W / 41.08056°N 81.52139°W / 41.08056; -81.52139

Akron non dagoen adierazten duen Ameriketako Estatu Batuak-ko/-go/-eko mapa
Akron
Eremua 161.55 km²
Garaiera 304 m
Biztanleria 199.110 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.232,53 bizt./km²

Akron, Estatu Batuetako hiria, Ohio estatuko Summit konderrian. 2010ean 199.110 biztanle zituen, eta kilometro karratuko 1.232,53 biztanleko dentsitatea.

Simons Perkinsek sortu zuen hiria 1825ean, Ohio eta Erie kanaletik hurbil. Industria-hiri gisa garatu zen, pneumatikoen eta kautxuaren industriagune gisa batez ere. Gaur egun, industria dibertsifikatu egin da, eta goi-teknologiako industriak daude; ikerketako gunea ere bada, eta finantza-gunea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kautxuaren industriari lotua dago Akronen historia. Akron herriak hiri kategoria hartu zuen 1865ean, eta 1869an B.F. Goodrichek lehen goma-lantegia ezarri zuen hirian. XX. mendearen hasieran, oso azkar hazi zen. Jende askok jo zuen Akronera goma-lantegietan lan egiteko. 1915ean, O'Neil familiak General Tigre konpainia fundatu zuen. 1910etik 1920ra bitartean, populazioa 69.067tik 208.435era handitu zen.

Goodyear Tire & Rubber Company Amerikako penumatiko-konpainia nagusi izatera iritsi zen. Gaur egun, Goodyear konpainiaren egoitza nagusia Akronen dago, eta Bridgestone konpainiak bertan dauka Amerikarako zentro teknikoa.

1950eko hamarkadan jo zuen goia populazioak. 1960. urtean 290.351 biztanle zituen; geroztik, murriztuz joan da etengabe.

Akrondar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akron Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]