Aktiumeko gudua
Wikipedia(e)tik
Aktiumeko itsas gudua K. a. 31ko irailak 2an gertatu zen beranduago Erromatar Inperioko lehen enperadore izango zen Augustoren (Marko Agripak gidatua) eta bigarren triunbiratoan kide zuen Marko Antonio eta honen aliatua zen Kleopatra VII.aren floten artean Anbraziako golkoaren eta Aktiumeko harkaitzaren parean. Gudu honetan Augustok erabateko garaipena lortu zuen, eta Marko Antoniok eta Kleopatrak ihes egin behar izan zuten.