Aktualismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aktualismoa edo Uniformismoa (baita ere Uniformitarismoa) oinarrizko printzipioa da geologiaren ikerketan. James Huttonek XVIII. mendean proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.

Lau aktualismo forma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktualismoa ideia bakar bat dela pentsa badaiteke ere berez lau ideia ezberdinen taldekatzea da. Stephen Jay Gouldek 1965an idatzitako artikuluan [1] lau ideia ematen ditu:

  1. Legearen aktualismoa edo uniformitatea.
  2. Motaren aktualismoa edo uniformitatea.
  3. Graduaren aktualismoa edo uniformitatea.
  4. Emaitzaren aktualismoa edo uniformitatea.

Aktualismoaren lehen esanahia oso onartu da zientzialarien artean. Laugarrena ukatua izan da XIX. mendetik aurrera. Bigarrena eta hirugarrena oraindik ere eztabaidatuak dira, nahiz eta XX. mendean onarpen handiagoa izan duten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gould, S. J. 1965. Is uniformitarianism necessary? American Journal of Science 263: 223 - 228.