Alþingi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Islandiar Parlamentua
Alþingi Íslendinga
Coat of arms of Iceland.svg
Mota
Mota Ganbera bakarra
Zuzendaritza
Hizlaria Ásta Ragnheiður Jóhannesdóttir, Sozial Demokratak
2009ko urriaren 27-tik
Osaketa
Kideak 63
2013 Icelandic Parliament Structure.png
Alderdi politikoak Gobernuko alderdiak

Oposaketako alderdiak

Hauteskundeak
Azken hauteskundeak 2009
Biltzar lekua
Reykjavik (parlamento).jpg
Alþingishúsið, Austurvöllur plaza, Reykjavik, Islandia
Webgunea
www.althingi.is

Alþingi (antzinako eskandinabierako Alþing hitzetik datorrena), Islandiako legebiltzar nazionala da, 930. urtean sortu zena, Þingvellir izeneko eskualdean (ondoren Errepublikako hiriburu izango zen Reykjaviketik 45 kilometrotara).

Norvegiarekin elkartu ondoren ere, Alþingiak bilkurak egiten jarraitu zuen eskualdean 1799 arte, zenbait hamarkadaz aktibitatea bertan behera utzi zenean. 1844an berrezarri zen, Reykjavikera pasa zen urtean. Instituzio hau hartzen duen egungo eraikina, Alþingihúsa, 1881ean eraikia izan zen.

Herrialdeko konstituzioak, sei hauteskunde barruti ezartzen ditu, zazpigarren bat sortzeko aukerarekin. Lurralde banaketa hauetako bakoitzak, bederatzi ordezkari aukeratzen ditu. 54 legebiltzarkide hauez gain, alderdi politikoetako bakoitzak, nazio mailan lortutako portzentaiarekiko proportzionala den eserleku kopuru bat jasotzen du. Hau hala izateko, alderdi batek, hauteskundeetan, baliozko boto guztien %5a baino gehiago lortu behar izan du.

Organismo honetako egungo presidentea, Halldór Blöndal da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alþingi Aldatu lotura Wikidatan