Al-Nusra frontea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al-Nusra frontearen bandera

Al-Nusra frontea edo Jabhat al-Nusra (arabieraz: جبهة النصرة لأهل الشام‎ Jabhat an-Nuṣrah li-Ahl ash-Shām, "Siria Handiaren Herriaren Babes Frontea") Siriako Al-Qaedaren talde asoziatua da. Taldea 2012ko urtarrilaren 23an sortu zen, Siriako Gerra Zibilaren baitan. Deskribapenek diote "indar errebeldeen besorik bortitzena eta arrakastatsuena" dela. 2012ko abenduan AEBk talde terroristatzat hartu zuen. 2013ko apirilean Irakeko Estatu Islamikoaren buruzagiak adierazi zuen Jabhat al-Nusra euren Siriako atala zela. Al Nusrako buruzagia Abu Mohammad al-Golani da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]