Al-Tutili

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Al-Tutili
Datu pertsonalak
Izen osoa Abu al-Abbas Ahmad ben Abdullah ben Abi Hurayra al-Qaysi
Ezizena Tuterako itsua
Jaio XI. mendea, 1092-1093an gutxi gorabehera
Tutera (Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroa)
Hil 1130-1131
Sevilla (Flag of Andalucía.svg Andaluzia)
Bikotekidea(k) Amina (ezizena)

Al-Tutili, Al-A'ma al-Tutili edo Abu al-Abbas Ahmad ben Abdullah ben Abi Hurayra al-Qaysi XII. mendeko Tuteran jaiotako poeta muladi musulmana izan zen, arabieraz idazten zuena. Moaxaja edo muwashshah izeneko bertso estiloan idazten zuen, non bukaerako esaldiak hizkuntza erromantzeetan eman ohi ziren. Itsua zen eta horregatik al-A'ma al-Tutili deitzen zioten, hau da, Tuterako itsua.

Biografia eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tuteran jaio eta bere lehen urteetan bizi izan zen eta uste da gazte denboran joan zela Sevillara; Murtzian ere bizi izan zen. Horregatik Al Andaluseko poetatzat jotzen da. Al Andaluseko lurrak zeharkatu zituen beste poeta baten laguntzaz, "Itsuaren makila" ezizena zuen Abu l-Qasim al-Manishirekin. Gazte hil zen.

Muwashshah eta zejel edo zajal izeneko olerki motetan almorabideen garaiko egilerik ezagunenetakoa izan zen. Avempace izena ere ezaguna den Ibn Bayyahrekin lehian aritu zen Ibn Tifilwit Zaragozako almorabideen gobernadorearen gortean.

Panegirikoak idatzi zituen bai almorabideentzat[1] bai Al Sahlako (Alponteko taifa) Banu Qasitarrentzat[2] eta bere maitasun kantek ospe handia lortu zuten. Bereziki azpimarragarria da Amina izenez aipatzen duen bere emaztea hil zenean egin zuen elegia. Maitasunaren ostean ardoari dedikatutako olerkiak gailentzen dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hulwu l-majani Yusuf ibn Tashfin Amir al-Muslimin ("musulmanen printzea") postura heldu zenean eginikoa da.
  2. E. García Gomez: Las jarchas romances de la serie árabe en su marco, Madril, 1965.