Al Aksa meskita

Wikipedia(e)tik
(Al Aksa mezkitatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Al Aksa meskita
Sarrera nagusia

Al Aksa meskita (arabieraz المسجد الاقصى, Al-Masjid Al-Aqsa, "meskita urrunena"), Jerusalemgo Meskiten Zelaiguneko multzo erlijiosoan dagoen meskita da. Islamaren tradizioak, Mahoma zelaigunetik zerura 621ean igo zela dio. Horregatik, meskita hau munduko hirugarren tenplu garrantzitsuena da.

Arrokaren Kupularen ondoren (690), lehen Al Aksa meskita Omeiatar dinastiak eraikitzen hasi zuen eta 710ean amaitu. Badaude frogaren batzuk, meskita, jatorrizko Jerusalemgo tenpluaren hondakin batzuen gainean eraikia izan zenarena. Egitura, bata bestearen atzean gertatu ziren lurrikarek suntsitu zuten, eta gutxienez bost aldiz berreraiki. Azken berreraikuntza handia 1035ean izan zen.

Al Aksa, Jerusalemgo meskita handiena da, 5000 pertsona har ditzake tenpluaren barnean eta inguruan. Estilo nahasketa bat jarraituz eraikia dago. Jerusalemgo Erresumaren garaian, meskita, jauregi gisa erabili izan zen, eta Salomonen Tenplua deitu zitzaion, izan ere, uste denez, Jerusalemgo lehen tenpluaren toki berean eraikia izan baitzen. Batzuetan estremisten erasoen jopuntu izan da, baina saiakera gehienak israeldar segurantza zerbitzuek zapuztuak izan dira.

Meskita inguratzen duen kanpo harresiaren zati bat Aieneen Harresia denez, juduek gurtua, hau "puntu bero" bat da, non, batzuetan, liskarrak gertatzen diren. Gertatu izan da, batzuetan, musulman batzuk, Harresian otoitzen ari ziren judutarrei harriak bota izana. Bestalde, judu talde batek, "Tenpluaren Mendiko Fededunak" izenekoa, Jerusalemgo tenplua toki honetan berreraikitzeko ideia du.

Al Aksako Martirien Brigadek, izen hau, meskitatik hartu zuten, ziur aski, Ariel Sharonek toki honetan 2000n egin zuen bisita polemikoagatik. Bigarren Intifadaren piztailea izan zen, Al Aksako Intifada bezala ere ezaguna.

[aldatu] Ikus, gainera


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Al Aksa meskita
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak