Al Kaida
Wikipedia(e)tik
(Al Kaedatik berbideratua)
| Sorrera | 1988 |
|---|---|
| Buruzagia | Ayman al-Zawahiri |
| Kide ezagunak | |
| Ideologia | Sunitar islama, wahhabismoa, fundamenalismo islamikoa |
| Ekintza eremua | Mundua |
| Estatusa | Erakunde terrorista |
| Tamaina | 50-1.000 kide |
Al Kaida edo Al Qaeda (arabieraz القاعدة, al-Qā`ida) islamismoarekin lotzen den talde terrorista da. Al Kaidak, arabieraz oinarria esan nahi du. Fenomeno honen berri izaten 2001eko irailaren 11n AEBek Washington eta New Yorken pairatutako erasoen ondoren hasi zen, AEBetako presidente George W. Bushek Al Kaida erruduntzat jo zuenean eta taldearen burutzat Osama bin Laden saudiarra aurkeztu zuenean.
[aldatu] Historia
[aldatu] Sorrera
- Al Kaida Afganistango gerraren baitan sortu zen, bertan bulego bat jarri zutenean sobietarren aurkako gerra antolatzeko, Pakistan eta CIAren laguntzaz. Horren bidez, mundu osoko boluntario musulmanak batu ziren gerra horretara.
- Sobietar Batasunaren armada Afganistandik kanporatzean, Al Kaida Al Sulbah sortu zen.
- Lehenengo deklarazio publikoa 1987an egin zuen Al Kaidak. Bere programa ondokoa zen: Gerra sinesgabeei eta apostatei, martirioa, guda santua eta kaliferri islamiar unibertsal baten ezarpena.