Al-Mundhir Kordobakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al Mundir Kordobakoa» orritik birbideratua)
Al-Mundhir Kordobakoa
Kordobako emirra

886 (egutegi gregorianoa) - 888 (egutegi gregorianoa)
Mohamed I.a Kordobakoa - Abdulah I.a Kordobakoa
Bizitza
JaiotzaKordoba, 842 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAl Andalus
HeriotzaBobastro, 888 (45/46 urte)
Familia
AitaMohamed I.a Kordobakoa
Anai-arrebak
LeinuaKordobako omeiatar
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Al-Mundhir Kordobakoaarabieraz: المنذر‎‎Abu al-Hakam al-Mundhir ibn Muhammad— (Kordoba, 844Bobastro, 888) Al-Andalusko seigarren emir independentea izan zen. Muhammad I.a Kordobakoa aitaren oinordekoa izan zen 886an, bi urteko erregealdia baino izan ez zuelarik.

Bere aitaren erregealdian, kristau eta muladi matxinoen aurkako operazio militarren agintaritza jaso zuen. 865ean, Dueroren haranean Ordoño I.a Asturiaskoaren aurkako operazio bat zuzendu zuen, partzialki huts egin zuena. Kordoba itzultzen ari zela, Burgosen Rodrigo Gaztelakoa garaitu zuen, Gaztelako kondea, kristauen mugak, iparralderantz atzeratu zirelarik. Leon eta Astorga konkistatzen saiatu zen, baina Alfontso III.a Asturiaskoak, Valdemoran garaitu zuen 878an. Banu Qasi eta Alfontso III.a Asturiaskoaren aurkako espedizio bat zuzendu zuen, baina 883an garaitua izan zen, Cellorigoko guduan. Baina arrakasta izan zuen Ibn Marwan Badajozetik botatzean, 884an.

Bere erregealdiko bi urteetan, arrakastarik gabe, Omar ibn Hafsunen aurka borrokatzen aritu zen.

Ibn Idharik, honela deskribatzen du: "Beltzarana, ile kizkurrekoa... aurpegia, pikorrez betea zuen".

Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.