Al Purdy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Al Purdyren omenezko estatua Toronton.

Alfred Wellington Purdy, edo soilik Al Purdy (Wooler, Ontario, Kanada, 1918 - 2000), kanadar poeta izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belaunaldi gazteen bide-erakusle nagusietako bat. Ikasketak bukatuta, Vancouverrera joan zen bizitzera. Han lantegi batean lan egin zuen denboraldi batez. Bigarren Mundu Gerran aire-armadan aritu zen. Kanada, Kuba, Mexiko, Grezia, Turkia, Italia, Frantzia, Japonia eta Afrikan zehar bidaiatu zen.

Cariboo Horses (1965) lanarengatik Gouverneur Général saria irabazi zuen. Poesia-lanez gainera, irrati eta telebistarako idatzi zuen, eta bere bidaiei buruzko saiakerak Maclean's eta Weekend Magazine aldizkarietan argitaratu zituen. Gero, No other country (1977) liburuan jaso zituen guztiak. Milton Acornen I´ve tasted my blood (1969) eta Andrey Suknaskiren Wood Mountain poems (1976) poesia-liburuak argitaratu zituen, eta Fifteen winds (1969), Storm warning (1971) eta Storm warning II (1976) antologiak atondu zituen. Umore eta ironia handiz idatzi zuen beti, eta 60ko hamarraldian esperimentalismo formala saiatu zuen.

Lanik aipagarrienak: The enchanted echo (1944), Pressed on sand (1955), Emu, remember (1955), Poems for all the Annettes (1962), North of summer: poems from Baffin Island (1967), Wild grape wine (1968), In search of Owen Roblin (1974), Being Alive. Poems 1958-1978 (1978) eta The stone bird (1981).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Purdy Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]