Aladino eta kriseilu miragarria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aladino eta kriseilu miragarria lorategi magikoan.

Aladino eta kriseilu miragarria Mila gau eta bat gehiago ipuin sortan jasotako ipuina da. Arabierazko Erdi Aroko bertsioan jasotzen ez bada ere, ipuin sortaren lehenengo itzultzailea izan zen Antoine Gallandek gaineratu zuen eta geroztik liburuko bertsio gehienetan agertzen da. Egun, mundu osoko ipuin ezagunenetarikoa da.

Aladino hitzak, arabieraz علاء الدين Alā' ad-Dīn, "fedearen nobletasuna" esan nahi du.

Haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aladino Txinako hiri batean bizi den gazte txiroa da. Bere osaba dela dioen azti bat elkartzen zaio, leize batean dagoen kriseilu bat eskuratzeko asmotan. Aztia Aladino engainatzen saiatu arren, Aladinok kriseilua eskuratzen du eta kriseiluaren jabeari mesede egiten dion jeinu bati dei egiteko erabil dezakeela asmatzen du. Jeinuari esker, Aladino aberastu eta printzesa batekin ezkontzen da. Aztia itzuli eta printzesa engainatu ondoren, kriseilu berreskuratzen du. Aladinok, aztiak ahazturiko eraztun batez jeinu txiki bati dei egin diezaiokeela asmatzen du eta berari esker, kriseilua eta printzesa berreskuratzen ditu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aladino eta kriseilu miragarria Aldatu lotura Wikidatan