Alain Calmat

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alain Calmat.

Alain Calmat (Paris, Frantzia, 1940) patinatzaile artistiko ohia eta politikaria da. Patinaje artistikoko txapeldun izan zen Frantzian 1958, 1962, 1963, 1964 eta 1965. urteetan, eta Europako txapelduna 1962, 1963 eta 1964an. 1964ko Innsbruckeko Olinpiar Jokoetan txapeldunorde izan zen, eta munduko txapeldun 1965ean, 1964an bigarren, eta 1960 eta 1962an hirugarren izan ondoren. Kirurgialaria da lanbidez, eta Frantziako kirolari-taldearen sendagile ofiziala izan zen Grenobleko Olinpiar Jokoetan, 1968an. Gazteria eta Kiroleko ministro izan zen 1984-1986 urteetan, Laurent Fabiusen gobernuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Calmat Aldatu lotura Wikidatan