Alain Prost

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alain Prost
Alain Prost
Datu pertsonalak
Izen osoa Alain Marie Pascal Prost
Jaio 1955eko otsailaren 24a
Saint-Chamond (Frantzia)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 1980 - 1991, 1993
Taldeak McLaren, Renault, Ferrari, Williams
Lasterketak 202
Lorpenak
Txapelketak 4 (1985, 1986, 1989, 1993)
Garaipenak 51
Podium 106
Pole Position 33
Itzuli azkarra 41
Lehen lasterketa 1980ko Argentinako Sari Nagusia
Lehen garaipena 1981eko Frantziako Sari Nagusia
Azken garaipena 1993ko Alemaniako Sari Nagusia
Azken lasterketa 1993ko Australiako Sari Nagusia

Alain Marie Pascal Prost (Saint-Chamond, Frantzia, 1955eko otsailaren 24) auto gidari profesional ohia da. Lau aldiz irabazi du 1 Formulako munduko txapelketa, 1985, 1986, 1989 eta 1993an. 1987-2001 bitartean mantendu zuen Sari Nagusi gehien irabazi izanaren errekorra, Michael Schumacherrek gainditu zuen arte.

Alain Prost, 1990ean, Phenixko (AEB) 1 Formulako lasterketan.

1976. urtean hasi zen automobilismoan, eta 1979an Europako txapelduna izan zen 3 Formula kategorian. 1 Formula kategorian 1980an sartu zen, McLaren taldearekin. 1981-1983 bitartean Renault etxearekin aritu zen, eta handik urtebetera McLaren taldera itzuli zen. Talde horrekin 1990 arte aritu zen, Ferrari etxearekin hasi zen arte, hain zuzen ere.

Munduko txapelduna izan zen 1985, 1986, 1989 eta 1993 urteetan, eta txapeldunordea 1983, 1984, 1988 eta 1990 urteetan. Guztira, 194 Sari Nagusitan parte hartu zuen, eta horietatik 51tan izan zen garaile, 35etan bigarren, eta 20tan hirugarren. Munduko txapelketarako puntu gehien lortu dituen pilotua da, 768,5 guztira.



Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Prost Aldatu lotura Wikidatan