Alain Resnais
Frantses zinemagilea (Vannes, 1922). 1953tik 1958ra bederatzi film labur egin zituen, bikainak eta ospe handia eman ziotenak. Horien artean: Van Gogh (1948), Gernika (1950) eta Nuit et Brouillard (1956'), zeinak nazien kontzentrazio-esparruak azaltzen baititu. Bere lehen film luzeak, Hiroshima mon amour (1959), fikzioa, dokumentala eta literatura nahasten ditu eta Nouvelle vague mugimenduaren erakusgarritzat hartu izan da. Margarite Duras, Robbe-Grillet, Raymond Queneau eta Jorge Semprún izan ditu laguntzaile bere filmetan. Estilo berezi, berritzaile eta bere-berea du. Beste film batzuk: L´anné dernière à Marienbad (1961), La guerre est finie (1966), Je t´aime, je t´aime (1968), Providence (1976), Mon oncle d´Amérique (1980), Melo (1986), Je veux rentrer à la maison (1989), Contre l'oubli (1991), Gershwin (1992), Smoking (1993), No smoking (1993), On connaît la chanson (1997), Pas sur la bouche (2003), Cœurs (2006), Les Herbes folles (2009), Vous n'avez encore rien vu (2012). .
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
