Alaitz Olaizola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alaitz Olaizola
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlaitz Olaizola Borda
JaiotzaAzpeitia, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 688

Alaitz Olaizola Borda (Azpeitia, Gipuzkoa, 1975) euskal idazlea da. Haur hezkuntzan diplomatua.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola antzerkigintzan aritzetik, Antxieta antzerki taldera pasatu zen, geroago, Azpeitiko Ikasberri ikastolako Lakrikun antzerki taldean hasteko. Gaur egun, antzerki talde horretan aritzen da, aktore.

Bere lehenengo antzerki lana, Lakrikun antzerki taldearentzako idatzi zuen: Ez dira berdinak, antzekoak baizik. Geroztik, berak idatzitako lanak izan dira taldeak taularatu dituenak: Zereko zera zertzen delako zereko zerarekin, Garalderen requiema, Agoragofobiatuta, Maritxu nora zoaz..., Zintzilik.

Toribio Altzaga Saria bitan lortu du, lehenbizikoa 2001ean Zereko zera [...] lanarekin, eta bigarrena 2006an Joanes: itxaropenaren semea lanarekin.

2004an, Donostia Hiria saria Clitemnestraren itzulera antzerki lanarekin. Gerora, helduentzako antzerkia gaiz, haur antzerkia idazteari ekin dio, Erein argitaletxearen Antzoki Txikia sailean argitaratuak izan direnak. Bitarte honetan, Azpeitiko Uztarria aldizkarirako iritzi artikuluak idazten aritu da. Gaur egun, Uztarria.com webgunean blogari aritzen da.

Antzerkiak idatzi eta jokatzeaz gain, emakumeentzako antzerki lantegi baten animatzaile aritzen da herrian bertan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia - haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Bestelakoak - Haur eta gazte literatura

  • Mikel eta Mikaela (2010, erein)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • BBK-Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga antzerki sariaren irabazlea 2001ean eta 2006an, azken urte honetan Joanes (Itxaropenaren semea) lanari esker.
  • Donostia Hiria, Clitemnestraren itzulera lanarekin, 2004an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]