Alaman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alamaniar» orritik birbideratua)
Alamanen kokalekua eta hedapena.

Alamanak[1] (latinez: alamanni) germaniar tribuen batasun bat izan zen, Main ibaiaren goiko aldean kokatua. Batasun honen nondik norakoa eta tribuen aurreko jatorria ez dira ezagutzen. Lehen aipamena Karakala enperadorearen goitizena da, Alamannicus, tribuen batasun hau garaitu zuela aldarrikatzen baitzuen.

Frankoen antzera (beste tribu batzuen batasuna), erromatar inperioari eraso egiten zioten aukera zeukaten aldiro, alamanek Germania Garaia probintzian eta frankoak Germania Beherean. Batzuetan alamanak frankoen menpean geratzen ziren. Izan ere, Strasbourg eta Augsburg artean zeuden alemaniarrak Klovis I.ak garaitu zituen 496an Tolbiaceko guduan. Merovingiar garaietan kristautuko ziren alamanak.

V. mendetik aurrera Alsazian finkatu ziren alamanak eta Suitzako goi ordokirantz zabaldu ziren, baita egun Bavaria eta Austria diren tokietara. Alpeetako haranetara VIII. mendean iritsi ziren. Alamanen eskualdeak barruti andana izan zuen Erdi Aroan: Strassburgeko diozesia (614an sortua), Augsburgeko lurraldea (736), Mainzgo diozesia (745) eta Basileakoa (805). Gaur egun, toki horretako alemaniera hiztunek dialekto bereizgarriak dituzte.

746an frankoek noble alamanak erail zituzten eta orduz geroztik duke franko batek gobernatu zituen. Verdungo Hitzarmenaren ondoren (843), alamanen lurraldea ekialdeko erresuman sartu zen. Dukerri gisa 1268ra arte jarraitu zuen Germaniako Erromatar Inperio Sainduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]