Alan Greenspan
Wikipedia(e)tik
Alan Greenspan |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1926ko martxoaren 6a | |
| New York (AEB) | ||
Alan Greenspan (New York, 1926ko martxoaren 6a) estatubatuar politikari eta ekonomialaria da. 1987tik 2006ra bitartean Estatu Batuetako banku zentraleko lehendakaria izan zen.
Ekonomian lizentziaduna eta Alderdi Errepublikanoko kidea da. Bere alderdiaren barruan adar moderatuenaren buru izateagatik da ezaguna. Arazo ekonomikoetarako aholkulari izan zen Nixon (1968-1974) eta Ford (1974-1976) lehendakariekin. 1987ko abuztuan Ronald Reaganek Estatu Batuetako banku zentraleko lehendakari izendatu zuen eta, lau urtetik lau urtera, berriz hautatua izan zen, 2006ko urtarrilean erretiratu zen arte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.