Alan Stewart Paton
Wikipedia(e)tik
Hegoafrikako idazlea (Pietermaritzburg, Natal, 1903 - Durban, 1988). Hegoafrikako arazoak agertzen ditu Patonek bere obretan. Cry, The Beloved Country (1948, Negar egin, herri maite horrek) eta Ah, But Your Land Is Beautiful (1982, Herria, oso ederra duzu, ordea) dira Patonen eleberri nagusietako batzuk. Horiez gainera, biografiak South African Tragedy (1964, Hegoafrikako tragedia), Hofmeyr ministro liberalaren biografia, eta Apartheid and The Archbishop (1974, Apartheid eta artzapezpikua), Geoffrey Clayton Cape Towngo artzapezpikuarena, argitaratu zituen. Autobiografia ere idatzi zuen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.