Alan Turing

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alan Turing

Alan Mathison Turing, (1912/6/23 - 1954/6/7) Matematikari, kriptografo eta filosofo ingelesa. Informatika modernoaren gurasotzat hartzen da, bere aportazioen artean, Turing-en makina eta algoritmoen kontzeptuaren formalizazioa daude.

Ikasketa unibertsitarioak Cambridgeko Trinity College ospetsuan egin nahi izan zituen, baina ez zuen lortu bertara joateko beka eta King's Collegen egin behar izan zituen matematikazko bere ikasketak. 1935ean graduatu zen eta hurrengo urtean King's Collegeko fellow (kide) egin zuten. 1937an eta 1938an AEBetako Princentongo unibetsitatean jardun zuen ikerketan, Alonzo Church-en zuzendaritzapean eta 1938ean doktoretza erditetsi zuen bertan.

1938ko irailaz geroztik, Turing lanean hasi zen Britainia Handiko kode-apurketa erakundearentzat (Goberment Code and Cypher School) denbora partzialeko aholkulari moduan eta Bigarren Mundu Gerran, alemaniarrek usatutako kodeak apurtzen (deszifratzen) aritu zen lanean.

1945etik 1947ra National Physical Laboratory delakoan aritu zen lanean ACE (Automatic Computing Engine)ordenarorearen diseinuan. ACEren diseinua bukatuta egonik, proiektua abiatzea ateratzen ari zelako, urte sabatikoa hartu eta Cambridgera itzuli zen. Gero,1948an Manchesterko unibertsitatean hasi zen lanean matematika irakasle moduan. 1949an unibertsitate horretako konputazio-laborategiko zuzendariorde bihurtu zen eta benetako lehen ordenadoreetako baten softwarearen diseinuan jardun zuen: Manchester Mark I izenekoan hain justu. Garai horretan arazo teorikoetan ere laneran aritu zen eta Turingen testa izenekoa proposatu zuen. Testaren lortu nahi da definitzea makina bat noiz den konsiente.

1954an, 44 urte betetzear zegoelarik, bere buruaz beste egin zuen zianuroz injektatutako sagarra janez. Izan ere, 1952 homosexuala izateagatik kondenatu egin zuten (homosexualitatea krimena izan zen Britainia Handian 1967 arte). Kondenan bi aukera eman zizkioten: bi urteko kartzela edo libidoa apaltzeko tratamendu hormomala. Bigarrena aukeratu zuen kartzelara ez joatearren eta estrogenozko injektzioak hartu zituen urte betez. Horren albo-errekazioetako bat ginekomastia izan zen, hots, bularrak handiatzea. Halaber, bere lanean ondorio kaltegarriak izan zituen eta, besteak beste, kripotgrafiari buruz Britaniar Gobernuaren inteligentzia-agentziarentzat egiten zituen aholkulari lanak bukatu zitzaizkion. Horrek krisi sakon batean murgilarazi zuten eta suizidatzera bultzatu.

[aldatu] Kanpo loturak