Alba Iulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alba Iulia

Alba Iulia
bandera

armarria

Estatua ErrumaniaErrumania
Barrutia/Konderria Alba
Koordenatuak 46°05′N 23°35′E / 46.083°N 23.583°E / 46.083; 23.583Koordenatuak: 46°05′N 23°35′E / 46.083°N 23.583°E / 46.083; 23.583
Alba Iulia Errumania-n dago
Alba Iulia
Eremua 103,65 km2
Biztanleria 58.681 bizt. (2011)
Dentsitatea 566,15 bizt./km²
http://www.apulum.ro/

Alba Iulia (hungarieraz: Gyulafehérvár, alemanez: Karlsburg / lehen Weißenburg; latinez: Apulum; Erdi Aroko latina: Alba Iulia, Carlopolis), Errumaniako hiria, Albako konderri edo barrutiko hiriburua, Mureş ibaiaren ertzean, Transilvanian.

Hiriak zati bi ditu, nagusiki: Karlos VI.a Austriakoak 1716-1735 bitartean eraikitako zitadela bata, eta, beste aldean, katedral gotikoa eta XVIII. mendeko Batthyaneum Liburutegi-Museoa dagoena.

1992. urtean, biztanleriaren % 93,7 errumaniarra zen, % 3,5 hungariarra, % 2 ijitoak ziren, eta % 0,6 alemanak. Historikoki, Errumaniako gutxiengo hungariar eta alemanen gune garrantzitsua izan zen hiria.

Historia [aldatu]

Hiria daziarren gune politiko eta ekonomiko garrantzitsua izan zen; orduko izena Apulon zen, eta Ptolomoeok aipatu zuen bere lanetan. Daziako hegoaldea Erromatarren Inperioak hartu zuenean, Apulum izena ipini zioten hiriari, eta bertan ezarri zuten Dacia Apulensisko hiriburua.

1541-1690 bitartean, Transilvaniako Printzerriko hiriburua izan zen.

1918. urteko abenduaren 1ean, Transilvania Errumaniako parte izatera pasatu zen, eta 1922ko urriaren 15ean Fernando Errumaniakoa Alba Iulian Errumaniako errege izendatu zuten.

Kanpo-loturak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]