Alba de Céspedes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Italiar idazlea (Erroma, 1911 - Paris, 1997). Kubatar jatorriko familia batean jaio zen. Hainbat poema idatzi zituen (Prigionie, 1936; Chansons des filles de mai, 1969), baina, batez ere, bere lehen nobelagatik da ezaguna: Nessuno torna indietro (1938, Ezer ez da berriz etortzen). Idazlan askotan feminitateaz hitz egiten du emozio xumeaz eta ironia finaz, Katherine Mansfield gogorarazten duen estilo batez. Lanetako batzuk: Dalla parte di lei (1949, Haren partetik), Quaderno proibito (1952, Koaderno debekatua), Invito a pranzo (1955, Bazkarirako gonbita), Bambolona (1967).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]