Alba gu bràth
Alba gu bràth (ahoskera: /ˈal̪ˠapə kə ˈpɾaːx/, Eskoziako gaeleraz literalki Eskozia epaiketa arte esan nahi du, hots, Azken Espaiketa, halere, ingelesez nahiz euskaraz Eskozia betiko gisa itzuli ohi da[1]) Eskoziako gaeleraz oihukatu edo aipatu ohi den Eskoziaren aldeko lelo, deiadar edo esaldi bat da. Eskoziar nazionalismoa eta independentismoaren leloa ere bada.
Eduki-taula |
Eratorriak [aldatu]
Esaldi honek hainbat aldaera ere baditu, adibidez: Alba go bragh, Alba gu bra edota Alba go breá. Irlandan, bertakoek irlanderazko Erin Go Bragh (Irlanda betiko) esaldia erabili ohi dute.
Bitxikeria [aldatu]
Bitxikeri gisa, 1995. urteko Braveheart filman zehar, Stirling Bridgeko gudua hasi aurretik, Mel Gibson aktoreak antzeztutako William Wallace eskoziar buruzagiak bere gudarostea ingelesen aurrean adoretu eta oldartu nahian Alba gu Bràth esaldia oihukatzen die, eskoziar gudarosteko gizonek oihu berdinarekin erantzuten diotelarik.
Ikus gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ What does 'Alba gu brath' in Braveheart speech mean (Ingelesez)