Albacete Balompié

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albacete Balompié
Ezizena(k) Gazta mekanikoa
Sorrera 1940
Futbol zelaia Carlos Belmonte
(edukiera: 17.500 lagun)
Presidentea Espainia Ubaldo González Garrote
Entrenatzailea Galizia Luis Cesar Sampedro
Liga Bigarren Maila
2013-14 2. B mailako txapelduna.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2012-13ko taldea.

Albacete Balompié futbol talde gaztela-mantxarra da, 1940an Albacete hirian sortutakoa.

Gaur egun Espainiako futbol ligako bigarren mailan jokatzen du, lehen mailan 7 denboralditan ibili izan arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albaceteko futbolaren hasierak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mende hasieran bi futbol talde izan ziren Albaceten, La Normal eta La Liga eta 1917an Eliza ebanjelikoko apaiz zen Franklin Albricias Goetz-ek biak elkartu eta Club Deportivo Albacete sortu zuen, baina Gerra Zibilean desagertu egin zen. 20 eta 30 hamarkadetan talde gehiago ere izan ziren hirian; "Real Ritz", "Hispania", "Tauromaquia", "Siberia", "Chevalier", "Red Star", "Club Cinegético", "Athletic Manchego", "Club Deportivo Nacional", "Albacete Foot-ball Club" eta "Unión Deportiva Albacetense", besteak beste.

Taldearen sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1940 urtean hiriko talde handienek bat egin zuten Albaceteko talde indartsu bat osatu nahian eta horrela sortu zen Sociedad Deportiva Albacete Foot-ball Association, jadanik jantzi zuriak hartu zituena, eta 1941ean izena espainiartu nahian Albacete Balompié bihurtu zen.

Behe mailatan hasi zen eta 1949an bigarren mailara igotzea lortu zuen. Hala ere diru arazoen erruz 1951-52 denboraldian liga jokatzeari uko egin zion eta hurrengo urtean berriz ere behe mailetatik hasi behar izan zuen.

1959an kirol instalakuntzak berriztea erabaki zuen eta Albaceteko alkate zen Carlos Belmonte arkitektua diseinatu zuen futbol zelai berria. 1960an inauguratu zen, eta urte hartan berriz ere bigarren mailara igotzea lortu zuen. Hamarkada ez zen ona izan eta 1970an Erregional mailaraino jeitsi zen. 1985 arte ez zen bigarren mailara itzuliko, orduan ere urtebeterako.

1991-1996: Gazta mekanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren B mailan zela Benito Floro enytrenatzaile asturiarra fitxatu zuen Albacetek eta 1990an bigarren mailara itzuli eta 1991ean lehen mailara igotzea lortu zuen. Lehenengo denboraldian gainera errebelazio taldea izan zen eta zazpigarren amaitu zuen, Europako postuetatik oso gertu. Honek "gazta mekanikoa" ezizena eman zon taldeari. Ez zuen berriz horrelako emaitzarik lortu baina 1996 arte lehen mailan mantendu zen taldea. Errege Kopan final erdietara iritsi zen 1995ean baina Valentziak kanporatu zuen.

Bigarren mailara jeitsi eta lehenengo urtean laugarren egin zuen baina hurrengo urteetan apal ibili zen harik eta 2003an berriz ere lehen mailara itzulitzea lortu zuen arte. Bi denboraldi egin zituen bertan baina 2005ean bigarren mailara jeitsi zen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan ez du maila onik eman eta 2011etik aurrera bigarren B mailan aritu da. 2014 urtean bigarren B mailako txapelduna izan da eta mailaz igo du.

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

zazpigarrena 1992an.

1991.

1990 eta 2014.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]