Albariño

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albariñoko botilak.

Albariño (portugesa: Alvarinho) Galiziako hegoaldearen eta Portugalgo iparraldearen ardo zurien mota bat da. Lehenengoak Rias Baixas jatorrizko izendapenaren barruan daude 1988tik eta bigarrenak Vinho verde izendapenean 1984tik.

Rias Baixas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pontevedrako probintzian hedatuta daude izendapen honen mahastiak, lau eskualde txikitan banatuta: Val do Salnés, Condado do Tea, O Rosal eta Soutomaior.

O Salnesen bereziki handia da ekoizpena, "Condes de Albarei" eta "Martín Codax" marka nagusiak izanda, eta Cambados eskualdeko hiriburua da ardo kontu hauetan.

Vinho verde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalgo ipar-mendebaldean hedatzen dira ardo mota honetako mahastiak, Minho-Lima, Cávado, Ave eta Tâmega eskualdeak barne hartuz.

Ardo zurien artean, Alvarinhoz gain, Loureiro, Arinto edo Pedernã eta Trajadura motak daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albariño Aldatu lotura Wikidatan