Alberjinia
Wikipedia(e)tik
|
|
||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alberjinia edo berenjena
|
||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||
|
||||||||||||
|
|
||||||||||||
| Solanum melongena |
Alberjinia edo berenjena barazki loditsu eta luzea da, azal gogor eta beltza daukana eta mami haritsu eta zuria duena.
Urteko zikloa duen landarea. Tomatearen antzeko premiak ditu: lur arina eta ondo ongarritua, ondugabeko ongarri organikoak onartzen ditu eta eguraldi beroa behar du.
Laborantza [aldatu]
- Erein: lur beroan otsail-martxoan (gramo 1 = 250 hazi).
- Landatu: maiatzean, toki babes edo eguteran. Landare artean 40-50 cm-ko tartea eta ilada artean 70 cm-ko tartea.
- Lanak: tomatea bezala, hasieran arba nagusia ez den puja guztia kimatu behar da (30 cm-raino) gero 4 edo 5 adar utziz.
- Uzta: abuztu-irail-urrian.