Albert Calmette
Wikipedia(e)tik
Léon Charles Albert Calmette (Niza, Frantzia, 1863 - Paris, Frantzia, 1933) frantses sendagile eta bakteriologoa izan zen.
Biografia [aldatu]
1891. urtean Saigongo Bakteriologia Institutua sortu zuen eta Pasteur Institutua Lillen (bertako zuzendaria izan zen 1896-1919 urteetan). Guerin biologoarekin batera, tuberkulosiaren txertoa prestatu zuen. Bakteriologia, kimika fisiologikoa eta higieneari buruzko artikulu ugari idatzi zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.