Albert Ràfols-Casamada
Wikipedia(e)tik
Albert Ràfols Casamada kataluniar pintorea eta poeta izan zen (Bartzelona, 1923 - 2009). Arkitekturako ikasketak utzi eta pinturari ekin zion. Kubismo ondorengo moldeetatik abstrakziorantz jo zuen. 1982an, Bartzelonako udaletxeko sarrera-aretoko sabaia pintatu zuen. Poesiagintzari dagokionez, aipagarriak dira Notes nocturnes (1975), Signe d´aire (1976), Territori de temps (1979), Paranys i raons per atrapar instants (1981) eta Episodi (1981) poesia-bildumak. Ampit aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen. Bestalde, pinturako sari nazionala lortu zuen 1980an.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.