Albert Szent-Györgyi
Wikipedia(e)tik
Albert Szent-Györgyi Hungariako biokimikaria (Budapest, 1893 - Woods-Hole, Massachussetts, 1986). Medikuntza-ikasketak Budapesten egin zituen. Irakasle izan zen Bratislaba, Praga, Berlin, Hanburgo, Leiden eta Groningako unibertsitateetan. 1947an Estatu Batuetara joan zen. Gorputzaren metabolismoa aztertu zuen. 1929an C bitamina (azido askorbikoa) aurkitu zuen. 1934an B6 bitamina (pyridoxina) bakartu zuen, Smithekin batera. PP bitamina ere (amido nikotinikoa) aurkitu zuen. 1937an Medikuntzako Nobel saria eman zioten.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.