Alberto Arbasino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alberto Arbasino
Alberto Arbasino
Datu pertsonalak
Izen osoa Alberto Arbasino
Jaio 1930ko urtarrilaren 22a (84 urte)
Voghera, Lombardia (Italia)

Alberto Arbasino (Voghera, 1930ko urtarrilaren 22a) italiar legegizona eta idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milanen, Parisen eta Hagan egin zituen zuzenbide ikasketak. Bere lehenengo eleberria, Distesa, 1955ean argitaratu zuen Paragone aldizkarian. 1956tik aurrera bidaiak egin zituen mundu osoan zehar eta hainbat aldizkaritarako artikuluak egiten hasi zen, hala nola, Paragone, L’Illustrazione italiana, Il Mondo. 1957an Einaudi argitalpenek Le Piccole Vacanze bilduma argitaratu zioten. 1959an Feltrinelli argitaldariak Le Piccole Vacanze kontakizuna eta L´Anonimo Lombardo eleberria berrargitaratu zituen baina aldaketa batzuekin. Eleberri horretan egilearen obra osoaren proiektua azaltzen da; testua osagai deskribatzailez eta irudizkoez beteta dago. Eleberri-saiakera bat da, eta egitura hori bera egilearen beste lan batzuetan ere aurki daiteke: Fratelli d’Italia (1963) eta Super-Eliogabalo (1969) besteak beste. La Bella di Lodi eleberria da Arbasinoren eleberri tradizional bakarra. Saiakera liburuen artean aipagarriak ditu: Certi romanzi (1964), Grazie per le magnifiche rose (1965), Off-off (1968), eta Sessanta Posizioni (1971) artikulu bilduma. Idazle postmodernoen eredutzat hartzen da Arbasino.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]