Alberto Ginastera
Wikipedia(e)tik
![]() Alberto Ginasteraren erretratua. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Alberto Evaristo Ginastera | |
| Jaio | 1916ko apirilaren 11 | |
| Buenos Aires (Argentina) | ||
| Hil | 1983ko ekainaren 25a | |
| Geneva (Suitza) | ||
Alberto Ginastera (Buenos Aires, 1916ko apirilaren 11 - Geneva, 1983ko ekainaren 25a) argentinar musikagilea izan zen. Williams Kontserbatorioan eta Nazio Kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. Hasieran, bere herriko estetikarekin bat zetozen lanak idatzi zituen, baina geroago, tankera eta prozedura unibertsalagoak erabili zituen. Mota askotako musika-lanak egin zituen, teknika bikainekoak: balletak, operak, orkestrarakoak, erlijio-musika, kontzertuak, etab. Haren lan aipagarrienak: Parambí, Estancia, Sinfonía elegíaca, Concierto argentino, Bomarzo. Zenbait musika-eskola sortu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
