Alberto Ongai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ongai
Izen osoa: Alberto Ongai Tere
Jaiotza data: 1985eko abenduaren 31 (38 urte)
Jaioterria: Satrustegi, Arakil ( Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2008ko otsailaren 29a
Debutatze pilotalekua: Bi Aizpe
Erretiratze data: 2013ko otsaila

Alberto Ongai Tere, pilota arloan Ongai deituraz ezaguna (Satrustegi, Nafarroa Garaia, 1985eko abenduaren 31) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,80 m luze da, eta 80 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2008ko otsailaren 29an jokatu zuen, Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuan. Ez zuen lorpen nabarmenik izan profesionaletan, eta, 2013ko otsailean, enpresak ez zion kontratua berritu.[1][2]

Amateur mailan jardun du geroztik. Buruz buru lehiatuz, 2013ko Nafarroako Opena irabazi zuen, finalean Jose Luis Tabar 22-12 menpean hartuta.[3] 2014an, Mexikon jokatutako Munduko Pilota Txapelketan parte hartu zuen, Espainiako selekzioarekin, eta esku huskako buruz buruko txapeldun izan zen 36 metroko pilotalekuan, finalean Fernando Medina menpean hartuta.[4]

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Profesionaletan egin zituen bost urteetan, zenbaki hauek izan zituen Ongairen jardunak, bere enpresaren webguneko fitxaren arabera:

Jokatutako partidak Irabaziak Galduak Aldeko tantoak Aurkako tantoak
260 109 151 4026 4461

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]