Alberto Ruiz-Gallardón

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alberto Ruiz-Gallardón
Alberto Ruiz-Gallardón
Datu pertsonalak
Izen osoa Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez
Jaio 1958ko abenduaren 11
Madril (Espainia)

Alberto Ruiz-Gallardón Jiménez (Madril, Espainia, 1958ko abenduaren 11 - ) abokatu, fiskal eta politikari espainiarra da, gaur egun Madrilgo alkatea. Alderdi Popularreko kidea da.

[aldatu] Bizitza

Unibertsitate Complutentsean egin zituen zuzenbide-ikasketak, eta 23 urterekin oposizioetan parte hartu ondoren fiskal-postua eskuratu zuen. 1977. urtean Alianza Popular (AP) alderdian sartu zen. 1983an Madrilgo zinegotzi izendatu zuten, 1986an alderdiko zuzendaritzan sartu zen, eta APren estatutuen idazketan parte hartu zuen. Jorge Verstrynge idazkari orokorra bere kargutik kendu zutelarik, Alberto Ruiz-Gallardónen esku gelditu zen kargu hura 1986an, eta urte hartan bertan Madrilgo Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako hautagai izendatu zuten. 1987an APko lehendakariorde izendatu zuten (lau ziren kargu horretan), eta, besteak beste, Madrilgo Erkidegoko senatari hautatu zuten. 1988an, bertan behera utzi zituen alderdi barruko kargu guztiak, Hernández Mancha alderdi buruarekin izandako gorabeheren eraginez, baina 1989an berriro itzuli zen zuzendaritzara, Manuel Fragaren agintaldian. 1989ko hauteskundeetan senatari-karguan berretsi zuten, eta baita 1993an ere, eta 1991n berriro izan zen Madrilgo Erkidegoko lehendakarigaia; hauteskunde haiek ez, baina 1995ekoak irabazi zituen, eta berriro ere 1999an. 2003an Madrilgo alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta Madrilgo alkate bilakatu zen. 2007ko udal-hauteskundeak ere irabazi zituen.

[aldatu] Kanpo-loturak


Aurrekoa
Joaquín Leguina
Madrilgo Erkidegoko presidentea
1995-2003
Ondorengoa
Esperanza Aguirre
Aurrekoa
José María Álvarez del Manzano
Madrilgo alkatea
2003-
Ondorengoa
Postuan dago
Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak