Albio Tibulo
Wikipedia(e)tik
Albio Tibulo (Latinez: Albius Tibullus) Erromatar poeta (K. a. 55 - K. o. 19). Eresia poemak landu zituen bereziki. Propertzioren eta Ovidioren laguna izan zen, eta Valerio Messalak babestu zuen. Nekazari-giroko bizimodua kantatu zuen, eta eredutzat zuen Virgiliok landuriko gaiak erabili zituen. Tibuloren obrari lotzen zaio Corpus Tibullianum, Messalak bildutako poeta-taldeak eginiko poema-bilduma, eta dudarik ez dago Tibulok berak ondu zituela bilduma horretako lau liburuetatik lehenengo biak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.