Albion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Doverreko itsaslabar zuriak.

Albion Britainia Handia izendatzeko erabili izan den izendapen antzinakoena da, halere, gaur egun Erresuma Batua izendatzeko erabiltzen da, zehazkiago Ingalaterra.

Izenaren jatorria zelta hizkuntzetan dago, zehazkiago galeserazko elfydd hitzan, "lurra, mundua" esan nahi duelarik (izatez, Albiorix hitzak "munduko errege" esan nahi du) eta aitzinindoeuroperan "txuri" nahiz "mendi". Hortaz gain, baliteke Eskoziako gaeleraz Eskozia izendatzeko Alba izenarekin ere lotura izatea.

Era berean, erromatarrak Britaniako konkista burutzeko unean Galiatik Britaniara igarotzean Doverreko itsaslabar zuriak aurrez-aurre ikusi zituzten, hauen ezaugarri nagusia den kolore zuria bere igeltsu eta silex osaketari zor diolarik, guzti honek albus ("zuri") hitzarekin lotzen du.

Erdi Aroko idazleek antzinako izen hau Plinio Zaharra edo Klaudio Ptolomeo bezalako autore klasikoen testuetatik berreskuratu zuten.

Bestalde, frantses nazionalismoak eta espainiar nazionalismoak Ingalaterra mespretxu, izu edo gutxiespenez deitzeko hain maitea duten Albion Zitala izendapena ere, antzinako izen honetan oinarritzen da.

Gainera, Ingalaterrako hainbat futbol taldeetako izenan ere badago: Brighton & Hove Albion F.C., Burton Albion F.C., Plymouth Albion R.F.C., Stirling Albion F.C., Albion Rovers F.C. edota West Bromwich Albion F.C..

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]