Albiztur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Albiztur

 Gipuzkoa

Albizturreko armarria

Izen ofiziala Albiztur
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Alkatea Gregorio Iraola (Aralar)
Herritarra albizturtar
Koordenatuak 43°7′44″N 2°8′17″W / 43.12889°N 2.13806°W / 43.12889; -2.13806Koordenatuak: 43°7′44″N 2°8′17″W / 43.12889°N 2.13806°W / 43.12889; -2.13806

Gipuzkoa - Albiztur.svg

Eremua 13,09 km2
Distantzia 33 km Donostiara
Posta kodea 20495
Biztanleria 293 bizt. (2013)
Dentsitatea 22,38 bizt./km²
Sorrera 1617
http://www.albiztur.com/

Albiztur Gipuzkoako Tolosaldea eskualdean kokaturik dagoen udalerria da. 13,09 km² ditu eta 2008. urtean 314 biztanle zituen. Donostiatik 33 km-tara dago. Albiztur Gipuzkoa erdialdean dagoen herria da, Tolosaldea eskualdean. Salubita haranean dago kokaturik, Igaran ibaiaren, Oriaren ibaiadarraren, ondorioz sortua. Ernio eta Intxaurre mendien magalean dago udalerria, paisaia karstikoko lurraldean (Igaran ibaiaren ondorioz sortutakoa). Alkiza iparraldean, Tolosa eta Legorreta hegoaldean eta Bidegoian eta Beizamarekin mendebaldean egiten du muga.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 800-1300 urte bitarteko aztarnak aurkitu dituzte, baina herri honen lehen aipamen idatzia 1384. urtekoa da, eta dokumentu horretan, baldintza batzuen pean, Tolosara batzen dela aipatzen da. 200 urte geroago, Filipe III.ak "Villa" edo hiribildu izaera eman zion. Herri udala ondorengoak osatzen zuten: Alkatea, Alkateordea, bi zinegotzi eta Sindiko Prokuradore bat. Alkabalero eta Kamara Epaile bat ere bazeuden. Karguak zoriz erabakitzen ziren bizilagunen artean, San Migel egunean, baina 1761etik aurrera, hauteskundeak urtarrilaren 1ean ospatzera igaro ziren. XIX. mendetik XX. mendea arte Hego Amerikara emigratu zuten hainbat albizturtarrek lan bila eta honek 140 urtetan 500 biztanle baino gehiagoren galera ondoriozta dezake.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albizturrek ez dauka garrantzizko ondare historiko handirik, baina hainbat berezitasun ditu:

Jasokundeko Andre Mariaren eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mende hasieran hasi ziren eliza hau eraikitzen, antzinako eliza baten hondarren gainean. XVIII. mende bukaeran teilatua behera erori zenez, eliza berreraiki behar izan zuten, eta gaur egun ezagutzen dugun eliza Lucas Longakoa maisuak eraikia da. Eraikinaren ezaugarriak: Itxura barrokoa du, eta harlanduzko bi ate ditu elizaren alde banatan. Oinplano latindar eta barnealdean abside erdizirkularra duen nabe bakarreko eliza dugu. Elizaren bi albo eta oinaldeetan, arkupea dago.

Argisaingo Santa Marina eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argisaingo Santa Marina eliza itxura erromanikoa duen eraikin hau, Santa Marina auzoan kokatzen da, zein oso garrantzitsua izan zen, bide nagusi bat bertatik pasatzen zelako, eta inguruko herriko erreguteak bertako baselizan izaten zirelako. Auzo honetan dagoen Santa Marina Haundi baserria ere aipatzekoa da, antzina erromesen ospitalea izan baitzen.

San Gregorio baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen bukaeran egina da ermita hau, bere aurrean, harrizko gurutze bat dago, zeinak Kristoren martiriko ikurrak landuta baitauzka. Baselizaren barrualdeari dagokionez, Jeronimo Larreakoaren erretaula dago. Eraikinaren ezaugarriak: Oinplano laukizuzenekoa da, oinean hormak harlanduzkoak dira eta beste lekuetan harlangaitzezkoak.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrian zehar lau iturri daude, handiena Jasokundeko elizaren ezkerraldean dagoena da eta Simon Francisco Labaien anaiei esker 1864. urtean eraikia izan zen. Iturri hauek badute herritarrentzat esanahi berezia, batik bat gure helduentzat. Garai batean etxeetara urik iristen ez zenean, iturri hauek izugarrizko aurrerakuntza suposatu zuten erdigunean bizi zirenentzat, etxetik gertu ura hartzeko gunea baitzuten.

Mendikuteko gotorlekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har arrunta eta neurri txikikoa izateagatik nabarmentzen da Mendikuteko gotorlekua, garai bereko Gipuzkoako gotorlekuen antzera, bere erabilpena XIII. mendearen bigarren erdialdean kokatzen dugu.

Baserriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusi den eraikuntza mota hau herriko erdigunean eta bailaratan sakabanatuak daude, batzuk Erdi Aroko kutsuarekin, esaterako, Errekalde, edota elementu bitxiak gordetzen dituztenak, hala nola, kakaoa eta txokolatea ehotzeko harriak, antzina gozotegi izandako Oria etxea. Eraikin gehienek antzeko ezaugarriak dituzte: bi oin eta estalkipea, harlandua behe-oinean eta baoetan, armarria zurezko armazoiekin goi-oinetan. Arretxe, Urretaundi eta Urrutume baserriek armarri bana dituzte bere fatxadan. Urrutume baserria, kultura Ondasun gisa, Monumentu izendapena du.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
769 801 740 690 664 633 500 437 324 303 287 312

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Albizturko alkatea Aralarreko Gregorio Iraola da.

Albizturko udalbatza

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua
Aralar
7
117 (% 73,58)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
9 (% 5,66)
Alderdi Popularra (PP)
-
1 (% 0,63)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Gizartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleria gutxituz joan da azkenengo urteetan, lehen aipatu bezela Hego Amerika kontinentera egindako emigrazioen ondorioz. Baina, gutxienez, azken urte hauetan Albizturreko biztanleak mantentzen ari direla dirudi.

Ekonomia eta Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendiko nekazaritza, abeltzaintza eta baso-esplotazioak nagusitzen dira. Albiztur oso menditsua da baina aldi berean lurrak emankorrak dira, larre on, ur kantitate handia eta zuhaitz askorekin. Kareharrizko harrobiak ere nabarmendu beharrekoak dira.

Gaur egun, gutxi gora behera, udalerriak 70 nekazal eta abeltzaintza esplotazio ditu, esplotazioak normalean familiartekoak dira, baserrirantz zuzenduak.

Industriari buruz aldiz, papergintza industria bat da, 60 bat langile dituena. Biztanle gehienak industrian eta Tolosa herriko zerbitzuetan lan egiten du. Tolosa gertu dagoenez albizturtar asko Tolosara joaten dira zerbitzu bila.

Dozena erdi jatetxe daude bertan, gehienak babarrun ospetsuetan espezializatuak. Albizturreko babarrun beltzak Amerikar jatorria daukate. Belaunaldiz belaunaldi landatu ohi izan dira herriko soro eta baratzetan, uzta oparo ugari eskainiz. Iraila eta Urri aldera herrira inguratuz gero laster ikusten dira artasoroak babarrun lekekin biltzeko prest. Bereziki ezagunak dira babarrunak bere zapore eta salda lodiarengatik, dirudienez kare-harrien eraginez soroetako lurrak aberastu eta ezaugarri bereziak dituzten babarrunak lortzen dira bertan, udazkena eta negua dira beraiek dastatzeko urte sasoi egokienak. Ohiko babarrun janaldia, babarrun beltzaz gain, aza, odolki, saiheski eta piperrez osatzen da.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eperra-Mendi ehiza eta arrantza kirol elkartea dago.

Festak eta Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albiztur herriko festa nagusiak Ama Birjinaren egunean ospatzen dira, abuztuaren 15ean. Santa Marina eguna ere ospatzen da, santu horren elizaurrean ekitaldi batzuk antolatuz.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albiztur
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa