Albreteko dukerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gaskoiniako feudoak 1150 aldean

Albreteko dukerria Gaskoiniaren iparraldean kokatutako Albreteko leinuaren jabego bat izan zen. Gaur egungo Landak, Gironda, Gers eta Lot-et-Garona departamenduetako lurrak hartzen zituen. Hiriburua Nérac zen.

1550 arte Albreteko jaurerria zen. Urte horretan Henrike II.a Nafarroakoak bere buruarentzat sortu zuen dukerria. Henrikeren ondorengoa Joana alaba izan zen. 1589an, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako errege bihurtu zenean, dukerria Frantziako koroari loturik gelditu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]