Alcide d'Orbigny

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alcide d'Orbigny

Alcide Charles Victor Marie Dessalines d'Orbigny (1802ko Irailaren 6a, 1857ko Ekainaren 30a) Frantziar (batzuen ikuspegitik, bretainiar) naturalista izan zen. Zoologia, paleontologia, geologia, arkeologia eta antropologia gaietan ikertu zuen.

Couëronen (edo Koeronen) jaio zen baina 1820an Arroxelara mugitu zen, non itsas fauna ikertu zuen eta Foraminifera izena eman zien izaki mikroskopiko batzuk aurkitu zituen. Parisen L. A. Cordierren ikasle izan zen eta ondoren Georges Cuvierrena. Hau dela eta Lamarckismoaren aurkaria zen (Cuvier bezala).

D'Orbignyk bidaia bat egin zuen Parisko Museoaren mandatuz Hego Amerikara, 1826 eat 1833 urteen artean. Bidaia honetan 10.000 espezimen jaso eta Frantziara eraman zituen. Horietako batzuen deskribapena La Relation du Voyage dans l'Amérique Méridionale obran egin zuen, Charles Darwinen arabera "XIX. mendeko momentu zientifikorik hoberenetarikoa" zena.

Hainbat Foraminiferoren irudi egin zituen

1840an La Paléontologie Française (8 bolumen) argitaratu zuen. [[1849]an Prodrome de Paléontologie Stratigraphique maisulana argitaratu zuen. Bertan 18.000 espezie deskribatzen zituen.

1853an Parisko Muséum National d'Histoire Naturelleko Paleontologia irakasle izendatu zuten, lan hori egiten zuen lehenengoa. Hainbat garai geologiko izendatu zituen, euren artean Aptiarra, Albiarra eta Cenomaniarra.

Bere omenez hainbat espezie izendatu dira:

  • Nerocila orbignyi (Guérin, 1832)
  • Alcidia Bourguignat, 1889
  • Ampullaria dorbignyana Philippi, 1851
  • Pinna dorbignyi Hanley, 1858
  • Haminoea orbignyana A. de Férussac, 1822
  • Sepia orbignyana Férussac, 1826
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alcide d'Orbigny Aldatu lotura Wikidatan